2020-2021 denboraldirako izen ematea

Dagoeneko Goierri Pilota Eskolako 2020-2021 denboraldirako izen-emate deialdia abian da.

Denboraldi berrirako, Goierri Pilota Eskolako web-blogan daukazue izena emateko aukera, ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dituzuelarik.

Denboraldia aurtengo urrian hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatuko da. Denboraldi osorako kuota 75€-takoa izango da eta irailean, denboraldia hasi aurretik jasoko da.

Pilota eskolaren inguruko informazio zabala daukazue blogan. Baina edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri zaitezkete pilotagoierri@gmail.com helbidera idatziz.

Izen ematea irailaren amaiera arte irekita egongo den arren, denboraldi berria aurrez prestatzen joateko, eskertuko genuke ahal dela izen ematea uztailaren 15erako egitea. Zalantzatan egonez gero, irailean oraindik aukera izango da.

Zatoz pilota eskolara!


Blog honetako argitalpen ezagunak

Azken orduko aldaketak larunbata honetako Bankoa-DV Pilota Txapelketako jardunaldian

...etxean ere PILOTARI

Afizionatu mailako Bankoa-DV Pilota Txapelketako norgehiagokak Urretxun