Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2021

Itzuli dira entrenamendu saioak!

Irudia
Gaur itzuli dira gaztetxoen mailatako entrenamendu saioak Ederrena pilotalekura. Eta horrekin batera, praketako lehenengo belaun zulatuak eta eskuetako minak ere! Talde txikitan antolatuak, urduritasun apur batekin eta gogoz gainezka, berriz elkartu ahal izan gara Urretxu eta Zumarragako pilotariak Ederrenan. Ongi etorriak!! Oraindik animatu ez zeratenok, gogoratu pilota eskolako izena ematea irekita dagoela.