Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2021

2021-2022 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA

Irudia
Goierri Pilota Eskolako 2021-2022 denboraldirako izen-emate deialdia abian da. Lehen Hezkuntzako neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainan bukatuko da. Denboraldi osorako kuota 75€-takoa izango da. Ordutegiak denboraldi hasieran zehaztuko dira, behin taldeak osatu eta antolatzen direnean. Egoera aldakor honetan, Pilota Eskolako jarduera unean uneko araudi eta baldintzetara egokitu beharko da. Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri  pilotagoierri@gmail.com helbidera