Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2023

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -Azken fasea

Irudia
Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BANAKA txapelketa ko lehen fasea amaituta, abiatzear da Azken Fasea. Talde bakoitzeko ligila fasea amaituta, talde bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuak Gipuzkoako Txapelketa Nagusiko kanporaketa fasera pasako dira. Beste guztiek Ekialde eta Mendebalde adarretan jarraituko dute Txapelketetako ibilbidea. Modalitatea kanporaketarena da, hau da, irabaziz gero kanporaketa berriak jokatzeko aukera izango dute. Maila eta adar guztietako Finalak abenduak 29-31 asteburuan izango dira. Goierri Pilota -ren kasuan, gure ordezkariek ondorengo adarretan jokatuko dute Txapelketako Azken Fasea: Alebinak 2. maila : Mendebaldea adarra. Emaitzak eta sailkapena E. Arteta final hamaseirenetan (1/16) hasiko da, abenduak 1-3 asteburuan. I. Gorostidi final zortzirenetan (1/8) hasiko da, abenduak 8-10 asteburuan. Alebinak 1go maila : Ekialdea adarra.  Emaitzak eta sailkapena T. Alvarez, H. Gorostidi eta G. Urretabizkaia final zortzirenetan (1/8) hasiko dira, abenduak