Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

Gabon Kopa 2022 JUBENILAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Ondoren,  JUBENIL maila ko kanporaketa faseko partiduetako emaitzak eta finaletara sailkatutako bikoteak: 1go partidua: 2. partidua: Info+:  https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

Gabon Kopa 2022 ALEBINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Ondoren,  BENJAMIN maila ko lehenengo faseko partiduetako emaitzak eta finaletara sailkatutako bikoteak: A taldea: Info+:  https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

Gabon Kopa 2022 BENJAMINAK, 2. Faseko emaitzak

Irudia
Ondoren,  BENJAMIN maila ko bigarren faseko partiduetako emaitzak eta finaletara sailkatutako bikoteak: A taldea: B taldea: Info+:  https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

Gabon Kopa 2022 AURRE-BENJAMINAK, 2. Faseko emaitzak

Irudia
  Ondoren,  AURRE-BENJAMIN maila ko bigarren faseko partiduetako emaitzak eta finaletara sailkatutako bikoteak: A taldea: B taldea: Info+: https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

Gabon Kopa 2022 AURRE-BENJAMINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Gaur igande goizez jarraitu du Gabon Kopa k,  AURRE-BENJAMIN maila ko lehenengo faseko partiduak jokatu direlarik. Pilotari gazteenek beren lehenengo partiduak jokatu dituzte zuriz eta gure herriotako pilotariak elkar ezagutzeko aukera izan dute. Esan gabe doa, Ederrena ko harmailetatik ez direla falta izan etxeko jarraitzaileen animo eta txaloak goiz osoan zehar. Horra gaur jokatutako partiduetako emaitzak: A taldea: B taldea: C taldea: AURRE-BENJAMIN mailako 2.fase ko partiduak abenduak 26 igandea n jokatuko dira. Gabon Kopak aste beteko atsedena hartuko du hurrengo igandera arte. Bitartean jai egunak ondo pasa eta segi pilotan entrenatzen. Animo guztioi!! Informazio gehiago ondorengo loturan:  https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

Gabon Kopa 2022 BENJAMINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Gaur arratsaldean hasi da 2022ko Gabon Kopa,  Ezkio, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko pilotari gazteak frontoian berriz elkartzeko aukera izan dutelarik. BENJAMIN maila ko 1go FASEko partiduekin hasi da edizio berri hau eta frontoira gerturatu garen zaleok partidu ederrak ikusteko aukera izan dugu. Azken orduko bajak izan dira pilotarien artean, egoerak behartuta. Antolakuntza eta parte hartzaileen partetik besarkada bana helarazi nahi diegu guztiei. Animo!! Ondoren, gaur jokatutako partiduetako emaitzak: A taldea: B taldea: C taldea: D taldea: BENJAMIN mailako 2. faseko partiduak abenduak 29 asteazkenean jokatuko dira. Bihar igandea,  AURRE-BENJAMIN mailako 1go FASEA jokatuko da Ederrena pilotalekuan goizeko 11:00tatik aurrera. Informazio gehiago ondorengo loturan:  https://goierripilota.blogspot.com/2021/12/gabon-kopa-2022.html

GABON KOPA 2022

Irudia
Asteburu honetan, Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa ko edizio berri bat hasiko da Ederrena pilotalekuan. Ia bi urtetako etenaldia eta gero, Goierri Garaiko pilota eskolek antolatzen dituzten txapelketak itzuliko dira berriz ere gurera, denboraldiko lehena aipatutako Gabon Kopa izango delarik. Txapelketan Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola eta Urretxuko Goierri Elkarteko pilotariek parte hartuko dute bikoteka maila desberdinetan, pilota eskoletako gazteei frontoian zuriz jokatzeko aukera berriro eskainiz. Bestalde, txikitatik Goierri Pilota Eskolan hasi ziren eta gaur egun pilota ibilbidea beste klubetan garatzen ari diren herriko pilotariak Ederrena frontoian berriz ikusteko aukera izango degu, jubenil mailako partiduekin. Txapelketa jardunaldi desberdinetan garatuko da, egutegia ondorengoa izango delarik: Abenduak 18 larunbata, arratsaldeko 5etan. BENJAMINAK , 1go kanporaketak. A taldea: H. Gorostidi - I. Gorostidi (Goierri) Unzur

Agiñako San Martin jaietako pilota jaialdia. Azaroak 14, igandea.

Irudia
Datorren igandean, azaroak 14 , pilota jaialdia izango da Agiñako San Martin jaietako egitaraua ren barruan. Bertan Goierri Pilota Eskola ko lau bikote arituko dira: 1go partidua : Axular GURIDI eta Ibai GOROSTIDI, Manex CRUZ eta Oier ASURABARRENAren aurka 2. partidua : Amets ENRIQUE eta Ander ENRIQUE, Hodei GOROSTIDI eta Aratz GARMENDIAren aurka. Jaialdia goizeko 11:30 tan hasiko da  Agiñako Gure Ametsa frontoian .

Bankoa-DV PILOTA TXAPELKETA URRETXUn

Irudia
Larunbata honetan, urriak 16, afizionatu mailako XXX. Bankoa-DV Txapelketa -ko esku pilota jardunaldi interesgarri berri bat izango da Urretxun. Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian:    -1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Perurena-Lazkoz bikotea izango da eta bestetik Aranbarri-Peñalver bikotea.    -2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Alberdi-Arbizu bikotea, Olaetxea-Odriozola bikotearen aurka lehiatuko da. Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5:30tan hasiko da, esan bezala larunbata honetan. Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako punta puntako pilota norgehiagoka interesgarrietaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

2021-2022 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA

Irudia
Goierri Pilota Eskolako 2021-2022 denboraldirako izen-emate deialdia abian da. Lehen Hezkuntzako neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainan bukatuko da. Denboraldi osorako kuota 75€-takoa izango da. Ordutegiak denboraldi hasieran zehaztuko dira, behin taldeak osatu eta antolatzen direnean. Egoera aldakor honetan, Pilota Eskolako jarduera unean uneko araudi eta baldintzetara egokitu beharko da. Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri  pilotagoierri@gmail.com helbidera

Itzuli dira entrenamendu saioak!

Irudia
Gaur itzuli dira gaztetxoen mailatako entrenamendu saioak Ederrena pilotalekura. Eta horrekin batera, praketako lehenengo belaun zulatuak eta eskuetako minak ere! Talde txikitan antolatuak, urduritasun apur batekin eta gogoz gainezka, berriz elkartu ahal izan gara Urretxu eta Zumarragako pilotariak Ederrenan. Ongi etorriak!! Oraindik animatu ez zeratenok, gogoratu pilota eskolako izena ematea irekita dagoela.

2020-2021 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDI BERRIA

Irudia
Eusko Jaurlaritzak eskola kirola eta elkarteetako kirol eskoletako entrenamenduak hastea baimendu du urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez ( 1/2021 Dekretua ). Goierri Pilota Eskolak Ederrena pilotalekuan maila guztietako entrenamendu saioei berrekiteko Urretxuko Udalaren baimena lortu du ere. Goierri Pilota Eskolak entrenamendu saioetarako Covid-19 protokoloa zehaztu du, Eusko Jaurlaritzako baldintzak eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduraduna izendatu da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira.. Egungo baldintzetara egokituta,  Goierri Pilota Eskolako 2020-2021 denboraldirako izen-emate deialdi berria ireki dugu . Lehen Hezkuntza adinako haurretatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Guraso/tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen dokumentua bete beharko

COVID 19 PROTOKOLOA

Pilota entrenamendu saioak egin ahal izateko, Covid-19 barne protokoloa zehaztu du Goierri Pilota Eskolak, Eusko Jaurlaritzako baldintzak betez eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduradunaren izendapena egin da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira. Guztion ardura da protokoloa behar den moduan betzea. Adingabekoen guraso edo tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen agiria bete beharko dute eta Pilota Eskolari helarazi pilotagoierri@gmail.com posta helbidera bidaliz. Onarpen agiria eskuratzeko hemen klikatu. *Eusko Jaurlaritzak kirolaren inguruan hartutako neurrien informazio eguneratua: https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/