Urtero legez, San Joan Txapelketa berriz ere Urretxuko Ederrena pilotalekura itzuliko da datorren asteazkenetik aurrera. Afizionatu mailako pilotari onenez gozatzeko aukera ederra izango dute Urretxu-Zumarragako zein Euskal Herri osoko pilotazaleek. Aurten, zuzendaritza berriarekin batera beste hainbat aldaketa egin nahi izan ditugu antolakuntzako kideok. Alde batetik, partidak larunbat goizetatik asteazken arratsaldeetara pasatzeko erabakia hartu dugu. Erabaki honen arrazoi nagusienetako bat, pilotariek asteburuetan dituzten txapelketa kopurua izan da. Gainera, txapelketa egonkor bat sortzea da gure helburua eta ezinbestekoa da egun dauden pilotari sendoenak gurean izatea. Bestetik, ikusle kopurua handitzeko aukera bezala ere ikusi dugu. Hori dela eta, maiatzaren 10etik hasita, asteazkenero, arratsaldeko 7etan , final laurdenak zein finalerdiak jokatuko dira. Finala San Joan bezperan izango da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:30etan hasita. Pilotariei dagokienez, aurten, bi modalita...