Mezuak

- PILOTA ESKOLA - etiketa duten argitalpenak ikusgai

2025-2026 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2025-2026 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute pilotariek. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da,  irailaren 29an , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2014 urtean jaioak), Infantil (2013 eta 2012 urtean jaioak) eta Kadete (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak Goierrik berak bideratuko ditu. Ondoren, entren...

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2024-2025 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da, irailaren 30ean , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2013 urtean jaioak), Infantil (2012 eta 2011 urtean jaioak) eta Kadete (2010 eta 2009 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Fede...

2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2023-2024 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia irailaren 25eko astean hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2012 urtean jaioak) eta Infantil (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariak federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta tramiteak Goierr...

2022-2023 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA

Irudia
Denboraldi berrirako kartela eta spota: Goierri Pilota Eskolako  2022-2023 denboraldirako izen-emate deialdia  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Ondoren, entrenamendu saioen ordutegiak: ( *Urriaren 1-an eguneratua ) AURRE-BENJAMIN maila (2015-2016 jaioak): Astelehena 17:00-18:00 Astelehenetan eskola-kirola duten Aurre-Benjaminak: 17:45-18:45 Asteazkena 17:00-18:00 BENJAMIN maila  (2013-2014 jaioak): Astelehena 18:00-19:15 Asteazkena 18:00-19:15 ALEBIN maila, 1go urtea  (2012 jaioak): Asteartea 17:00-18:15 Osteguna 17:00-18:15 ALEBIN maila, 2. urtea  (2011 jaioak): Asteartea 18:15-19:30 Osteguna 18:...

2021-2022 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA

Irudia
Goierri Pilota Eskolako 2021-2022 denboraldirako izen-emate deialdia abian da. Lehen Hezkuntzako neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainan bukatuko da. Denboraldi osorako kuota 75€-takoa izango da. Ordutegiak denboraldi hasieran zehaztuko dira, behin taldeak osatu eta antolatzen direnean. Egoera aldakor honetan, Pilota Eskolako jarduera unean uneko araudi eta baldintzetara egokitu beharko da. Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri  pilotagoierri@gmail.com helbid...

Itzuli dira entrenamendu saioak!

Irudia
Gaur itzuli dira gaztetxoen mailatako entrenamendu saioak Ederrena pilotalekura. Eta horrekin batera, praketako lehenengo belaun zulatuak eta eskuetako minak ere! Talde txikitan antolatuak, urduritasun apur batekin eta gogoz gainezka, berriz elkartu ahal izan gara Urretxu eta Zumarragako pilotariak Ederrenan. Ongi etorriak!! Oraindik animatu ez zeratenok, gogoratu pilota eskolako izena ematea irekita dagoela.

2020-2021 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDI BERRIA

Irudia
Eusko Jaurlaritzak eskola kirola eta elkarteetako kirol eskoletako entrenamenduak hastea baimendu du urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez ( 1/2021 Dekretua ). Goierri Pilota Eskolak Ederrena pilotalekuan maila guztietako entrenamendu saioei berrekiteko Urretxuko Udalaren baimena lortu du ere. Goierri Pilota Eskolak entrenamendu saioetarako Covid-19 protokoloa zehaztu du, Eusko Jaurlaritzako baldintzak eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduraduna izendatu da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira.. Egungo baldintzetara egokituta,  Goierri Pilota Eskolako 2020-2021 denboraldirako izen-emate deialdi berria ireki dugu . Lehen Hezkuntza adinako haurretatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Guraso/tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen dokumentua bete...

COVID 19 PROTOKOLOA

Pilota entrenamendu saioak egin ahal izateko, Covid-19 barne protokoloa zehaztu du Goierri Pilota Eskolak, Eusko Jaurlaritzako baldintzak betez eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduradunaren izendapena egin da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira. Guztion ardura da protokoloa behar den moduan betzea. Adingabekoen guraso edo tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen agiria bete beharko dute eta Pilota Eskolari helarazi pilotagoierri@gmail.com posta helbidera bidaliz. Onarpen agiria eskuratzeko hemen klikatu. *Eusko Jaurlaritzak kirolaren inguruan hartutako neurrien informazio eguneratua: https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

Amaitu da 2019-2020 denboraldia

Irudia
Aurtengo denboraldian Goierri Pilota Eskolan Urretxu eta Zumarragako hirurogei bat neska mutilek parte hartu dute kategoria desberdinetan.  Bakoitzak bere mailan, txapelketa desberdinetan parte hartu dute Goierriko pilotariek; bertako Gabon Kopa eta Ezkioko txapelketa, Gipuzkoako Federazioak antolatutako herrialde mailako txapelketa desberdinak edota beste herrialde batzuetan jokatutakoak, Sopela, Lizarra, Malerreka edota Baztangoak.  Udaberrian koronabirusaren eraginez bizi izan dugun egoeragatik, pilota jarduera ere bat-batean geratu behar izan da. Ezin izan da entrenatu eta abian zeuden edota hastekoak ziren hainbat txapelketa ere bertan behera geratu dira. Hala nola, Ezkio, Legazpi eta Zumarragakoak, Gipuzkoako Errendimendu eta Udaberri txapelketak edota Baztan, Leintz-Gatzaga, Zaramaga eta Zizurrekoak. Egun hauetan, ohiko Urretxuko San Juan Txapelketako final partiduez gozatzen arituko ginateke, baina aurtengoan ezinezkoa izan da. Urtearen barruan beste data batzuetan os...

...etxean ere PILOTARI

Irudia
Kirol jarduera oro geratuta dagoen itxialdi garaiotan, Goierri pilota eskolako neska mutilok etxeak frontoi bihurtu ditugu eta gehien maite dugunari ekin diogu, pilotari senak ez bait du etenik. Ondorengo lanarekin irrifar bat eta besarkada bana helarazi nahi dizuegu Ederrenatik etxeraino, ANIMO!! Aipatu nahi genituzke pilota eskola laguntzen duten merkatari eta lantoki txikiak batez ere; beraiek gabe gure jarduna zailagoa litzateke. Garai korapilatsu hauetan orain arteko babesa itzultzeko unea da. Milesker.

Gipuzkoako Pilota Federazioak proposatutako etxeko ariketak itxialdi garaiotarako

Irudia
Gipuzkoako Pilota Federazioak facebook sare sozialaren bidez itxialdi garai honetan etxean egin daitezkeen entrenamendu proposamen batzu argitaratzen ari ditu eta bestelako jarduera batzu ere, eskuzko pilota nola egin esaterako: https://www.facebook.com/584109091620696/videos/154314192410208/ https://www.facebook.com/584109091620696/videos/556100955255187/ https://www.facebook.com/584109091620696/videos/576388206303229/ Animatu eta astindu gorputza!!

Entrenamendu saioak eta pilota txapelketak bertan behera.

Irudia
Gaurko egunean Euskal Herriko erakunde desberdinek hezkuntza zein kirol mailan hartutako erabakiak kontutan izanda, hezkuntza zentroen itxiera eta kirol federatu guztien ekitaldi eta entrenamenduak etetea, Goierriko Pilota Eskolak entrenamendu saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du . Era berean hainbat txapelketa bertan behera geratu direnaren jakinarazpena jaso dugu: Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako txapelketa guztiak, Baztango Udaberri Txapelketa edota Legazpiko Txapelketa. Azkenik, Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekua ixtea erabaki duela jakinarazi nahi dizuegu ere. Aldaketak zein berri gehiago dauden neurrian jakinarazten joango gara. Ongi izan.

Pilota Txapelketak 2019-2020 egutegia

Ondoren, 2019-2020 denboraldian Goierri Pilota Eskolako pilotariek parte hartuko duten txapelketa eta erakusketa partiduen aurre ikuspena konpartitzen dugu: - GERTUKO TXAPELKETAK eta ERAKUSKETA PARTIDUAK URRETXUKO GABON KOPA , Goierri Pilota Eskola: Zumarraga, Legazpi, Ezkio, Urretxuko pilotariak. Prebenjamin mailatik aurrera. Binaka. Abendua-Urtarrila. Info+: https://goierripilota.blogspot.com/ LEGAZPIKO TXAPELKETA , Legazpiko Gazteak: Prebenjamin mailatik aurrera. Binaka. Martxoa-Maiatza. Info+: https://www.facebook.com/pg/Legazpiko-Gazteak-KE-176833599565421/posts/?ref=page_internal ZUMARRAGAKO TXAPELKETA , Beloki Pilota Eskola: Prebenjamin mailatik aurrera. Binaka. Ekaina-Uztaila. Info+: https://www.facebook.com/pg/Beloki-Pilota-Kirol-Elkartea-340268719516623/posts/ SAN JUAN TXIKI , Goierri Pilota Eskola: Urretxu. Elkarte barruko sustapen txapelketa. Banaka/Binaka. Ekaina. Info+: https://goierripilota.blogspot.com/ SAN JUAN NAGUSIA , Goie...

Entrenamendu ordutegia, 2019-2020

Irudia
Ondoren 2019-2020 denboraldiko entrenamendu ordutegia aurkezten dizuegu: PREBENJAMINAK, 2013-2012 urteetan jaioak: Asteazkena 17:00-18:15 BENJAMINAK, 2011-2010 urteetan jaioak: Asteartea 17:30-19:00 Osteguna 18:00-19:00 ALEBINAK, 2009-2008 urteetan jaioak: Osteguna 16:45-18:00 INFANTILAK, 2007-2006 urteetan jaioak: Astelehena 17:00-18:30 Asteazkena 18:15-19:30 KADETEAK, 2005-2004 urteetan jaioak: Astelehena 18:30-20:00 Asteazkena 19:30-20:30

Goierri Pilota Eskolako kirol ekipamendua

Irudia
Goierri Pilota Eskolak kamiseta eta kirol jertseak prestatu ditu. Kamiseta:  Pilotaren arau orokorra jarraituz, kamiseta zuria da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kamiseta partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako parte hartzaile bakoitzari denboraldiaren hasieran.   Kirol jertsea:  Goierri Kirol Elkartearen ikurra jarraituz, kirol jertsea urdina da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kirol jertsea osagarria da eta aukerakoa. Nahi duenak eros dezake pilota eskolan.   Gerrikoak:  Pilota gerriko gorri eta urdina partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako Alebin mailatik aurrerako parte hartzaile bakoitzari.

Pilota Eskolako Taldeak

Ondoren, pilota eskolan parte hartzen duten pilotariak nola taldekatzen diran eta dauden maila desberdinak adieraziko dizuegu. - TALDEAK : AURRE-BENJAMIN maila:  LH1-2 (6-8 urte). BENJAMIN maila:  LH3-4 (8-10 urte). ALEBIN maila:  LH5-6 (10-12 urte). 2. urtetik aurrera Federatu egiten dira. INFANTIL maila , DBH1-2 (12-14 urte). Federatuak. KADETE maila:  DBH3-4 (14-16 urte). Federatuak. JUBENIL maila:  Batxilergoa1-2 (16-18 urte). Federatuak. SENIOR maila: Nagusiak, (>18 urte). Federatuak. Informazio hau batez ere hasi berrientzat interesgarria izango delakoan gaude.