2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA


 Goierri Pilota Eskolako 2023-2024 denboraldirako izen-ematea abian da.

  • Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere.
  • Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak.
  • Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira.
  • Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera.
  • Denboraldia irailaren 25eko astean hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da.
  • Federatu Lizentzia Eskolarra: 2. urteko Alebin (2012 urtean jaioak) eta Infantil (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariak federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta tramiteak Goierrik berak bideratuko ditu.
Ondoren, entrenamendu saioen ordutegiak:
  • AURRE-BENJAMIN maila (2016-2017 jaioak):
    • Astelehena 18:15-19:15
    • Asteazkena 17:00-18:00
  • BENJAMIN maila (2014-2015 jaioak):
    • Astelehena 17:00-18:15
    • Asteazkena 18:00-19:15
  • ALEBIN maila (2012-2013 jaioak):
    • Asteartea 18:15-19:30
    • Osteguna 18:15-19:30
  • INFANTIL maila (2010-2011 jaioak):
    • Asteartea 17:00-18:15
    • Osteguna 17:00-18:15
  • FEDERATUAK (2. urteko Alebinak eta Infantilak):
    • Ostiral arratsaldeetan federazioko partiduak egutegiaren arabera
  • Entrenamenduren baten eguna edo ordutegia bateraezina balitz pilotariarentzat, beste talde batean entrenatzeko aukera legoke (egin kontsulta).
Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira.

Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri pilotagoierri@gmail.com helbidera idatziz.

Zatoz pilota eskolara!

*Ikus adin mailaketa:

*Ohiko txapelketen egutegia:



Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020