Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2023

2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2023-2024 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia irailaren 25eko astean hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2012 urtean jaioak) eta Infantil (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariak federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta tramiteak Goierrik berak bideratuko

SAN JOAN TXIKI txapelketa, FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN TXIKI Txapelketa  ospatu da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztu dira. Ekainak 17, larunbatean  txapelketako  FINALAk  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:30etan  hasiko da ondorengo partiduekin: B Finalak Aurre-Benjaminak, binaka 16 ANDUEZA - ARNAIZ 15 ALVES - AMENABAR Benjaminak, banaka  7  CHEFRAD 16 LARRAÑAGA Alebinak, binaka 12 ALVAREZ - ARTETA 16 ABARRATEGI anaiak FINAL NAGUSIAK Aurre-Benjaminak, binaka 16 MURUA - ASURABARRENA 13 MADINA - TELLERIA Benjaminak, banaka  2  CRUZ 16 MENDIZABAL Alebinak, binaka 15 GARMENDIA - LORENTE 16 URRETABIZKAIA - PEREZ Infantilak, binaka 18 MENDIZABAL - GARMENDIA 11  JUARISTI-ALBERDI (Azkoitia)   Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko bazkaria ospatuko dugu fi

LIZARRAko Txapelketa, eskuz binaka

Irudia
Abian da  LIZARRAko XVIII. Txapelketa  eskuz binaka modalitatean eta  GOIERRI Pilota Elkartea k ordezkaritza hirukoitza du Benjamin eta  Infantil maila tan. San Miguel Pilota Elkartea k antolatua, Euskal Herriko pilotariek parte hartzeaz gain, Errioxa edota Bartzelonako ordezkariek parte hartzen dute ere. Kanporaketa formatuan, partiduak Remontival frontoian jokatuko dira. Ondoren, kanporaketa desberdinen egutegia: Ekainak 3, larunbata:  Arratsaldeko 16:00tan hasita, 6. partidua. INFANTIL maila: GOIERRI - LAGUNAK (Barañain) (9- 18 ) Ekainak 4, igandea: Goizeko 9:30etan hasita, 3. partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 1 - OBERENA+UMORE ONA (Iruñea+Goizueta) ( 18 -17)   Ekainak 11, igandea:  Goizeko 9:30etan hasita, 1go partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 2 - BARBERITO (Errioxa) (9- 18 ) Uztailak 2, igandea:  Goizeko 9:30etan hasita, 2. partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 1 - ERREKA (Doneztebe) (12- 18 ) -Info + : San Miguel Pilota Elkartea   https://www.facebook.com/people/Club-de-Pelota-San-

XX. SAN JOAN Txapelketa

Irudia
Urtero legez, San Joan Txapelketa berriz ere Urretxuko Ederrena pilotalekura itzuliko da datorren asteazkenetik aurrera. Afizionatu mailako pilotari onenez gozatzeko aukera ederra izango dute Urretxu-Zumarragako zein Euskal Herri osoko pilotazaleek. Aurten, zuzendaritza berriarekin batera beste hainbat aldaketa egin nahi izan ditugu antolakuntzako kideok. Alde batetik, partidak larunbat goizetatik asteazken arratsaldeetara pasatzeko erabakia hartu dugu. Erabaki honen arrazoi nagusienetako bat, pilotariek asteburuetan dituzten txapelketa kopurua izan da. Gainera, txapelketa egonkor bat sortzea da gure helburua eta ezinbestekoa da egun dauden pilotari sendoenak gurean izatea. Bestetik, ikusle kopurua handitzeko aukera bezala ere ikusi dugu. Hori dela eta, maiatzaren 10etik hasita, asteazkenero, arratsaldeko 7etan , final laurdenak zein finalerdiak jokatuko dira. Finala San Joan bezperan izango da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:30etan hasita. Pilotariei dagokienez, aurten, bi modalita

ZUMARRAGAko Pilota Txapelketa, eskuz binaka

Irudia
Hastera doa ZUMARRAGAko Pilota Txapelketa , eskuz binaka modalitatean. Taldekako ligila formatoan jokatuko da aurre-benjamin, benjamin eta alebin mailatan. Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota eskolek parte hartuko dute. Partiduak Zumarragako Beloki frontoian  izango dira. Egutegia: 1go fasea: Maiatzak 30, asteartea,  arratsaldeko 17:15tan: Aurre-benjaminak A Taldea. Maiatzak 31, asteazkena,  arratsaldeko 17:15tan:  Aurre-benjaminak B+C Taldeak.  (* Eguneratua) Ekainak 6, asteartea,  arratsaldeko 17:15tan:  Aurre-benjaminak D Taldea. Ekainak 7, asteazkena,  arratsaldeko 17:15tan:  Benjaminak A Taldea. Ekainak 8, osteguna,  arratsaldeko 17:15tan:  Benjaminak B+C Taldeak. Ekainak 13, asteartea,  arratsaldeko 17:15tan:  Alebinak B Taldea. Ekainak 14, asteazkena,  arratsaldeko 17:15tan:  Alebinak A Taldea. Ekainak 15, osteguna,  arratsaldeko 17:15tan:  Neska Taldea. Ekainak 20, asteartea,  arratsaldeko 17:15tan:  Alebinak C+D Taldeak. 2. fasea: Ekainak 21, asteazkena,  arratsaldeko 17

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka INFANTILAK

Irudia
Abian da  Gipuzkoako UDABERRI SARIA Eskuz Binaka  modalitatean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutakoa. Infantil 2.mailan  Gipuzkoako 39 taldek parte hartuko dute, 7 multzotan antolatuta. Txapelketako partiduak "kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira, 18 tantotara. 1go fasea  Apirilak 23ko asteburuan hasi eta Maiatzaren 21eko asteburuan bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatuan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK bikote ordezkari bat  du maila honetan eta 1go fasean ondorengo multzoan jokatuko du: F multzoa : 5 bikoteko multzoa. GOIERRI - ARETXABALETA   Apirilak 28, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena. ( 18 -13) ILUNPE - GOIERRI   Maiatzak 5, ostirala (18:15, 2. partidua). Azpeitiako Frontoi Txikin. (15- 18 ) GOIERRI - ALOÑAMENDI   Maiatzak 12, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena. ( 18 -0*) GURE TXERU - GOIERRI   Maiatzak 21, igandea. Getariako Sahatsaga pilotalekua. (9- 18 ) Azken Fasea:  Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek kanporaketa sisteman jokatuko

LEGAZPIko Pilota Txapelketa, Eskuz binaka

Irudia
Asteburu honetan  LEGAZPIko Binakako XIII. Txapelketa  hasiko da, partaideen artean Legazpi, Ezkio, Beloki eta  Goierri Pilota Eskola ko pilotariek parte hartuko dutelarik. Txapelketa Aurre Benjamin, Benjamin eta Alebin mailatan jokatuko da eta  Goierri -tik 17 bikote parte hartuko dute. Partiduak Legazpiko Urbeltz frontoian jokatuko dira. Ondoren, maila desberdinetako kanporaketen egutegia adierazten dizuegu: - 1go FASEA : Apirilak 2, igandea:  Goizeko 10etan hasita: Aurre Benjaminak (A+B taldeak), atzeko txokoan. 12 tantotara. Benjaminak (B taldea), atzeko txokoan. 12 tantotara. Alebinak (A+B+D taldeak), frontisean. 12 tantotara. Apirilak 15, larunbata: Arratsaldeko 16:00tan hasita: Aurre Benjaminak (D+E taldeak), atzeko txokoan. 12 tantora. Benjaminak (A+D taldeak), atzeko txokoan eta frontisean. 12 tantora. Alebinak (E taldea), frontisean. 12 tantora. - 2. FASEA : Final erdiak Apirilak 22, larunbata: Aurre Benjaminak. Arratsaldeko 16:00tan hasita Benjaminak. Arratsaldeko 17:00tan

EZKIOko Pilota Txapelketa, Eskuz binaka.

Irudia
Hastera doa  2023ko EZKIO ko Binaka ko Esku Pilota Txapelketa. Txapelketan  EZKIO, LEGAZPI, BELOKI, LAZKAO  eta  GOIERRI  pilota eskoletako pilotariak arituko dira besteak beste. Partiduak pilota goxoarekin eta eskuin paretadun frontoian jokatuko dira. Egutegia: - 1go FASEA : Martxoak 8, asteazkena . 17:00etan hasita, Ezkioko frontoian: Aurre-Benjamin maila, A eta B multzoak Martxoak 14, asteartea  (* data eguneratua* ). 17:00etan hasita, Ezkioko frontoian: Aurre-Benjamin maila, C eta D multzoak Martxoak 22, asteazkena . 17:00etan hasita, Ezkioko frontoian: Benjamin maila,  A eta B multzoak Martxoak 28, asteartea . 17:00etan hasita, Ezkioko frontoian: Benjamin maila,  C eta D multzoak Apirilak 17, astelehena . (* data ta lekua eguneratua* ). 17:00etan hasita: Alebin maila,  C eta D multzoak Ezkioko frontoian. Apirilak 19, asteazkena . 17:00etan hasita: Alebin maila,  A eta B multzoak Ezkioko frontoian. - 2. FASEA : Apirilak 25, asteartea . (* data eguneratua* ). Arratsaldeko 17:00eta

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Binaka INFANTILAK Azken fasea

Irudia
Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BINAKA txapelketa ko 2. Fasea bukatuta, Goierriko 2. mailako Infantil taldeak L multzoko lehen postuan amaitu eta  AZKEN FASEko kanporaketetan parte hartzeko aukera izango du.  Txapelketan Gipuzkoako 58 talde parte hartu dute. Azken fase honetako talde partaideak MUNDARRO 1 , MUNDARRO 2 , TXULOBI , INTXURRE , TOLOSA , EPLE , HERNANI eta GOIERRI izango dira eta kanporaketak Final 1/4-ekin hasiko dira Martxoak 17tik aurrera. FINALA Martxoak 31 - Apirilak 2 asteburuan jokatuko da. Adi beraz egutegiari eta  zatoz Goierriko ordezkariak animatzera!! - FINAL 1/4 : GOIERRI - HERNANI   Martxoak 17, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena. (14- 18 ) ZORIONAK HIRUKOTE EGINDAKO TXAPELKETARENGATIK!!! ......................................................... -Info+  2. faseko emaitzak hemen -Info+  1go faseko emaitzak hemen