XX. SAN JOAN Txapelketa


Urtero legez, San Joan Txapelketa berriz ere Urretxuko Ederrena pilotalekura itzuliko da datorren asteazkenetik aurrera. Afizionatu mailako pilotari onenez gozatzeko aukera ederra izango dute Urretxu-Zumarragako zein Euskal Herri osoko pilotazaleek.
Aurten, zuzendaritza berriarekin batera beste hainbat aldaketa egin nahi izan ditugu antolakuntzako kideok. Alde batetik, partidak larunbat goizetatik asteazken arratsaldeetara pasatzeko erabakia hartu dugu. Erabaki honen arrazoi nagusienetako bat, pilotariek asteburuetan dituzten txapelketa kopurua izan da. Gainera, txapelketa egonkor bat sortzea da gure helburua eta ezinbestekoa da egun dauden pilotari sendoenak gurean izatea.

Bestetik, ikusle kopurua handitzeko aukera bezala ere ikusi dugu. Hori dela eta, maiatzaren 10etik hasita, asteazkenero, arratsaldeko 7etan, final laurdenak zein finalerdiak jokatuko dira. Finala San Joan bezperan izango da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:30etan hasita.

Pilotariei dagokienez, aurten, bi modalitate izango dira besterik ez: Promesak Buruz-buru eta Afizionatuak Binaka. Promesetan, Irribarria eta Etxeberria bezalako izena eta ospea duten pilotariak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, herriko pilotariei ere protagonismoa eman nahi izan diegu Armaolea eta Ibarluzearen partaidetzarekin. Afizionatu mailan berriz, Labaka, Murua, Elola, Oskoz edota Azketa bezalako aurrelari ikusgarriak izango ditugu bertan. Aitor Mendizabal, aurreko urteko txapelduna eta herrian hain maitatua den pilotari antzuolarra ere txapelaren defentsan egongo da Lizeagarekin batera.

Goierri pilota eskolatik ziur gaude partida ederrak izango ditugula ikusgai Ederrena Pilotalekuan, beraz, pilotazale oro gonbidatzen dugu datorren asteazkenean, hilak 10, hasiko den XX. San Joan txapelketara bertaratzera.

Aldez aurretik, zuzendaritza honen aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu, pilota txapelketa aurrera eramateko hain ezinbestekoak diren boluntarioei, babesleei, Goierri Kirol Elkarteari eta Urretxuko Udalari.



______________________
FINAL LAURDENAK
  • MAIATZAK 10 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 22 IRRIBARRIA
      • 16 REKALDE
    • Seniorrak
      • 19 LABAKA-AIZPURU
      • 22 OSKOZ-CUAIRAN
 
  • MAIATZAK 17 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 22 BALERDI
      •  5 ARMAOLEA
    • Seniorrak
      • 22 AZKETA-ELIZEGI
      • 17 ELOLA-LIZEAGA
  • MAIATZAK 24 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 22 AMIANO
      • 12 IBARLUZEA
    • Seniorrak
      • 22 MURUA-BALERDI
      • 14 MENDIZABAL-OLIDEN

  • MAIATZAK 31 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 19 EGIGUREN
      • 22 LIZEAGA
    • Seniorrak
      • 22 CANABAL-IRAZUSTABARRENA
      •  6 ALBERDI-GARMENDIA

FINAL ERDIAK
  • EKAINAK 7 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 22 IRRIBARRIA
      •  4 BALERDI
    • Seniorrak
      •  6 OSKOZ-CUAIRAN
      • 22 AZKETA-ELIZEGI

  • EKAINAK 14 asteazkena, 19:00
    • Promesak
      • 22 AMIANO
      •  4 SANCHEZ
    • Seniorrak
      •  7 MURUA-BALERDI
      • 22 CANABAL-IRAZUSTABARRENA

FINALAK

  • EKAINAK 23 ostirala, 18:30
    • Promesak
      • 18 IRRIBARRIA
      • 22 AMIANO
    • Seniorrak
      •  9 AZKETA-ELIZEGI
      • 22 CANABAL-IRAZUSTABARRENA

 


 




Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020