Gabon Kopa 2020 FINALETAKO EMAITZAK

Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa 2020 Pilota Txapelketa finalak jokatu dira gaur goizean Ederrena Pilotalekuan. Modu honetan amaiera eman zaio abenduaren 21an hasi zen txapelketari, non Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Ezkio, Altsasu, Azkoiti, Azpeiti, Bergara eta Elgoibarreko 105 pilotariek parte hartu duten.

Goizak partidu eder eta borrokotuak eman ditu eta giroa sekulakoa izan da goiz osoan zehar. Horra gaurko partiduen emaitzak:
  • PREBENJAMIN maila:
    • B FINALA:
      • 16  Teo Alvarez - Beñat Etxeberria (Goierri)
      •  9   Hodei Gorostidi - Ibai Gorostidi (Goierri)
    • A FINALA:
      • 11  Abraham Etxeberria - Nuñez (Beloki)
      • 16  Ager Goikoetxea - Eñaut Alonso (Legazpi)
  • BENJAMIN maila:
    • B FINALA:
      • 15  Iker Del Rio - Urko Irastorza (Legazpi)
      • 16  Unax Larrañaga - Ekaitz Guridi (Goierri)
    • A FINALA:
      •   6  Telmo Etxeberria - Oinatz Idiakez (Goierri)
      • 16  Aiur Ibañez - Aratz Garmendia (Goierri)
  • ALEBIN maila:
    • B FINALA:
      • 16  Luken Larraioz - Jon Zaldua (Goierri)
      • 13  Oier Luki - Txomin San Juan (Goierri)
    • A FINALA:
      • 16  Beñat Perez - Beñat Jauregi - Ibai Garmendia (Legazpi)
      • 14  Oinatz Aramendi - Ander Plazaola (Goierri)
  • INFANTIL maila:
    • B FINALA:
      • 14  Danel Aizpurua - Oier Alzelai (Legazpi)     
      • 18  Telmo Ugarte - Markel Arrizabalaga (Legazpi)
    • A FINALA:
      •   6  Unax Babarro - Aimar Igoa (Goierri-Altsasu)
      • 18  Oier Ibarluzea - Julen Zabaleta (Goierri)
  • KADETE maila:
    • A FINALA:
      •   9  Mikel Aranbarri - Oier Plazaola (Azkoitia-Goierri)
      • 18  Iker Etxaniz - Joanes Izagirre (Bergara-Goierri)
    Pilotaz gain gaurko egunak eskertza eta omenaldi xumeentzako lekurik ere izan du. Goierri Pilota Eskolako arduradunek azken urteetako laguntza eta babesa eskertu nahi izan diote ATA Harategia-Urdaitegia-ko arduradunei eta baita ere Atxunberri sendiko txistularie egun berezi honetan pilotarien aurkezpenak soinu ederraz janzteagatik. Lehen eta azken partiduetan sakea hautatzeko ohorezko txapa jaurtiketa egin dute. Bejondeizuela!
    Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu urte osoan zehar pilota eskola laguntzen duten erakunde eta norbanako guztiei.

    Sari banaketan Goierri Kirol Elkarteko eta Urretxuko Udaleko ordezkariez gain, Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe pilotariek parte hartu dute ere.

    Bestalde, Gabon Kopako Saski Bereziaren zozketa ere egin da. Zenbaki saritua 6792 izan da eta saskia Amaia Telleria urretxuarrak eraman du. On egin!

    Ondoren goizak eman dituen une desberdinen argazkiak dituzue:
    • Partidu aurkezpenak eta eskertzak:
      • Argazkiak, Rikardo Babarro










    •  Sari banaketa:
      • Argazkiak, Rikardo Babarro





















    • Partiduetako une desberdinak:
      • Argazkiak, Peru Lizarralde































    • Saski Bereziaren zozketa:


    Blog honetako argitalpen ezagunak

    Gabon Kopa 2020

    BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

    UDABERRI SARIA Eskuz Binaka