Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 3. JARDUNALDIA

Ostiral honetan, urtarrilak 24, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu Txapelketako Infantilak-1go maila 3. jardunaldiko pilota partidua jokatuko da GOIERRI eta LEGAZPIren artean.

Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Legazpiko Gazteak taldetik Oier Alzelai eta Markel Arrizabalaga.

GOIERRIko bikotea F Multzoan dago LEGAZPI, AZKOITIA, LAPKE eta INTXURREko ordezkariekin batera.

Ibarluzea-Babarro bikoteak aurreko bi jardunaldietako partiduak irabazi zituzten Lapke eta Azkoitiaren aurka.

Aurrez eta 7:00tan hasita bi erakusketa partidu izango ditugu Goierri Pilota Eskolako aurre benjamin mailako pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean.


EMAITZA:
    IBARLUZEA-BABARRO      18
    ALZELAI-ARRIZABALAGA  4


Blog honetako argitalpen ezagunak

Agiñako San Martin jaietako pilota jaialdia. Azaroak 13, igandea.

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK Azken fasea

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK 1go fasea