2022-2023 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA
Denboraldi berrirako kartela eta spota: Goierri Pilota Eskolako 2022-2023 denboraldirako izen-emate deialdia abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Denboraldi osorako kuota 100€-takoa izango da. Behin-behineko entrenamendu saioak: AURRE-BENJAMIN maila (2015-2016 jaioak): Astelehena 17:00-18:00 Asteazkena 17:00-18:00 BENJAMIN maila (2013-2014 jaioak): Asteartea 17:00-18:00 Osteguna 17:00-18:00 ALEBIN maila (2011-2012 jaioak): Asteartea 18:00-19:00 Osteguna 18:00-19:00 INFANTIL maila (2009-2010 jaioak): Astelehena 18:00-19:00 Asteazkena 18:00-19:00 FEDERATUAK (2. urteko Alebinak eta Infantilak): Ostiral arratsaldeetan fede