2022-2023 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDIA

Denboraldi berrirako kartela eta spota:

Goierri Pilota Eskolako 2022-2023 denboraldirako izen-emate deialdia abian da.

  • Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere.
  • Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak.
  • Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira.
  • Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera.
  • Denboraldia urrian hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da.
Ondoren, entrenamendu saioen ordutegiak: (*Urriaren 1-an eguneratua)
  • AURRE-BENJAMIN maila (2015-2016 jaioak):
    • Astelehena 17:00-18:00
      • Astelehenetan eskola-kirola duten Aurre-Benjaminak: 17:45-18:45
    • Asteazkena 17:00-18:00
  • BENJAMIN maila (2013-2014 jaioak):
    • Astelehena 18:00-19:15
    • Asteazkena 18:00-19:15
  • ALEBIN maila, 1go urtea (2012 jaioak):
    • Asteartea 17:00-18:15
    • Osteguna 17:00-18:15
  • ALEBIN maila, 2. urtea (2011 jaioak):
    • Asteartea 18:15-19:30
    • Osteguna 18:15-19:30
  • INFANTIL maila (2009-2010 jaioak):
    • Asteartea 18:15-19:30
    • Osteguna 18:15-19:30
  • FEDERATUAK (2. urteko Alebinak eta Infantilak):
    • Ostiral arratsaldeetan federazioko partiduak egutegiaren arabera
  • Entrenamenduren baten eguna edo ordutegia bateraezina balitz pilotariarentzat, beste talde batean entrenatzeko aukera legoke (egin kontsulta).
Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira.

Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri pilotagoierri@gmail.com helbidera idatziz.

Zatoz pilota eskolara!

*Ikus adin mailaketa:

*Ohiko txapelketen egutegia:


Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020