SAN JOAN Txapelketa FINALAK


Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den SAN JOAN Txapelketa ospatzen ari da Ederrena pilotalekuan.
Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako finalak zehaztu dira.

Txapelketako FINALAk ekainak 21, larunbatean jokatuko dira Urretxuko Ederrena frontoian Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia goizeko 10:00etan hasiko da.


Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko bazkaria ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera.

Zatoz Ederrenara!! 

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA