Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2024

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2024-2025 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2013 urtean jaioak), Infantil (2012 eta 2011 urtean jaioak) eta Kadete (2010 eta 2009 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak Goierrik berak bideratuko

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN Txapelketa  ospatzen ari da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztuko dira aste honetan, astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko diren azken kanporaketetan. Txapelketako  FINALAk   ekainak 22, larunbatean  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:30etan  hasiko da. Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko  bazkaria  ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera. Zatoz Ederrenara!!  ______________________________ SAN JOAN Txapelketako Finalak (ekainak 22, larunbata; goizeko 10:30etan Ederrena frontoian) - B Finalak Aurre-Benjaminak , binaka MUJIKA-GUINEA 16 / 8 PLAZAOLA - PUEYO Benjaminak , banaka ZUFIAU

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

Irudia
Hastera doa Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak antolatuta  UDABERRI SARIA  eskuz binaka modalitatean. 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan,  t xapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  bederatzi ordezkari  izango ditu 5 bikotetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -32 taldek parte hartuko dute 6 multzotan antolatuta. D multzoa:   GOIERRI  (Ekhi-Teo),  LEGAZPI-2  (Ganix, zesioan), ARETXABALETA, ALOÑA MENDIA, GAZTELUPE. 1go fasea  Apirilaren 12an hasi eta Maiatzaren 12an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. Azken Fasera  (maiatzak 24, ekainak 16) multzo bakoitzeko lehenengo bi taldeak sailkatuko dira eta kanporaketa sistemako modalitatean jokatuko da. Emaitzak eta sailkapena: Hemen INFANTILAK 3. Maila : -12 taldek parte hartuko dute 2 multzotan antolatuta. A multzoa:   GOIERRI 2  (Maddi-Lur),  GOIERRI 3  (Amets-

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Irudia
Hastera doa Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak antolatuta  BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa . 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan,  t xapelketako partiduak "Eskuz banaka 4 1/2" modalitatean jokatuko dira. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  ordezkaritza  izango du Infantil mai lan: INFANTIL Maila : -1go Faseko egoitza Urretxuko Ederrena frontoia izango da eta partiduak larunbatetan izango dira 16:00tan hasita. Gipuzkoako 11 pilotari hautatuak parte hartuko dute 2 multzotan antolatuta. A multzoa:   GOIERRI (Aratz), HERNANI 1, HERNANI 3, ILUNPE 1, LAPKE 1. B multzoa: HERNANI 2, BEHAR ZANA 1, BEHAR ZANA 2, LAPKE 2, ILUNPE 2, OIARPE. Jardunaldi bakoitzean bost partidu jokatuko dira 16:00etatik aurrera. Aurkezpena: Hemen Emaitzak eta sailkapena: Hemen Adi beraz egutegiari eta  zatoz Goierriko ordezkariak animatzera!! - Apirilak 13, larunbata : 16:00 Ederrena frontoia. - Apirilak 20, larunbata : 16:00 Zumarragako Beloki frontoia. - Apirilak 27, larunbata : 16:00 Zumarragako Beloki fronto

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -2. eta Azken Faseak

Irudia
Errendimenduko Gipuzkoako ESKUZ BINAKA Txapelketa -ko 1go fasea amaituta, 2. Fasea hastera doa. Otsailak 16 eta martxoak 17 bitartean jokatuko da, multzoka eta itzuli bakarreko ligaxkan (Gipuzkoa, Ekialdea, Mendebaldea).  GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  hamabi ordezkari  ditu 6 bikote/taldetan antolatuta eta 2. fasean ondorengo adar eta multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila :  Emaitzak eta sailkapena H-GIPUZKOA multzoa:   GOIERRI 2  (Ekhi-Teo-Ganix), EPLE, AZKOITIA, ABANTZU. K-GIPUZKOA multzoa:   GOIERRI 1  (Ibai-Hodei), OTSABIO, ILUNPE. INFANTILAK 3. Maila :  Emaitzak eta sailkapena IA-MENDEBALDEA multzoa:   GOIERRI 1  (Maddi-Lur),  GOIERRI 2  (Amets-Ander),  GOIERRI 3  (Haritz-Amets), ARRASATE, SORALUZE. INFANTILAK 1go Maila :  Emaitzak eta sailkapena H-GIPUZKOA multzoa:   ZAZPI ITTURRI  (Aratz), HERNANI, BEHAR ZANA. Azken Fasea  (martxoak 8, martxoak 24), kanporaketa sistemako lehiaketan jokatuko da.  FINALAK Martxoak 24an izango dira. Adi beraz egutegiari eta  zatoz Goierriko orde

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -1go fasea

Irudia
Abian da  Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BINAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan  Gipuzkoako 350 neska-mutilek parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. 1go fasea  Urtarrilaren 12an hasi eta Otsailaren 11an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  hamabi ordezkari  izango ditu 6 bikote/taldetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -37 taldek parte hartuko dute 7 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Ekhi-Teo-Ganix), LAPKE, EPLE, ALDE ZAHARRA, ZIOTZA, KUKU. D multzoa:   GOIERRI 1  (Ibai-Hodei), TOLOSA, KUKU, ARKIRUN, AÑORGA. INFANTILAK 3. Maila : -18 taldek parte hartuko dute 3 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Amets-Ander), GAZTELEKU, OIARPE, ALDE ZAHARRA, ABANTZU, SORALU

ZIZUR NAGUSIKO 4 1/2 Txapelketa

Irudia
Abian da  ZIZUR NAGUSIKO XXVIII. 4 1/2 Txapelketa  eta  GOIERRI Pilota Elkartea k ordezkaritza du  Benjamin/Umeak maila n. Ardoi Pilota Elkartea k antolatuta, Euskal Herriko pilotariek parte hartzeaz gain, Errioxa, Zaragoza edota Bartzelonako ordezkariek parte hartzen dute ere. Lehiaketa kanporaketa formatoan jokatzen da eta Urtarrilak 14an hasi eta finalak Martxoak 9an jokatuko dira. Ondoren, kanporaketa desberdinen egutegia: Urtarrilak 14, igandea:  Goizeko 10:15etan. GOIERRI - ARKUPE (Lesaka) ( 16 -14) Info+       Ardoi Pilota Elkartea   https://www.facebook.com/people/Ardoi-Pilota-Elkartea/100071919038879/