2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA



 Goierri Pilota Eskolako 2024-2025 denboraldirako izen-ematea abian da.

  • Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere.
  • Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak.
  • Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira.
  • Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera.
  • Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da, irailaren 30ean, eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da.
  • Federatu Lizentzia Eskolarra: 2. urteko Alebin (2013 urtean jaioak), Infantil (2012 eta 2011 urtean jaioak) eta Kadete (2010 eta 2009 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak Goierrik berak bideratuko ditu.
Ondoren, entrenamendu saioen ordutegiak: (*Irailaren 13-an eguneratua)
  • AURRE-BENJAMIN maila (2017-2018 jaioak):
    • Asteartea 17:00-18:00
    • Osteguna 17:00-18:00
  • BENJAMIN maila (2015-2016 jaioak):
    • Astelehena 17:00-18:00
    • Asteazkena 17:00-18:00
  • ALEBIN maila (2013-2014 jaioak):
    • Asteartea 18:00-19:15
    • Osteguna 18:00-19:15
  • INFANTIL maila (2011-2012 jaioak):
    • Astelehena 18:00-19:15
    • Asteazkena 18:00-19:15 
  • FEDERATUAK (2. urteko Alebinak, Infantilak):
    • Ostiral arratsaldeetan federazioko partiduak egutegiaren arabera
  • Entrenamenduren baten eguna edo ordutegia bateraezina balitz pilotariarentzat, beste talde batean entrenatzeko aukera legoke (egin kontsulta).
Denboraldi berrian izena emateko web orriko ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira.

Pilota eskolaren inguruko informazio zabala dago eskuragarri web orrian. Edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri pilotagoierri@gmail.com helbidera idatziz.

Zatoz pilota eskolara!

*Ikus adin mailaketa:

*Ohiko txapelketen egutegia:



Blog honetako argitalpen ezagunak

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa