Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

Gabon Kopa 2020 INFANTILAK, 1go Faseko 2. jardunaldiko emaitzak

Irudia
Gaur arratsaldean Ederrena pilotalekuan jokatu den 2.jardunaldiarekin, horra nola geratu den INFANTIL mailako 1go FASEA:
A taldea: B taldea:
2. fasera talde bakoitzeko bi bikote sailkatu dira.

Modu honetan geratu da hurrengo kanporaketako taldea: Urtarrilak 2, osteguna:INFANTILAK 2. FASEA (2007-2006 urteetan jaioak).Arratsaldeko 16:30tatik aurrera, Ederrena Pilotalekuan.A taldea:Zabaleta - O. Ibarluzea (Goierri)U. Babarro - A. Igoa (Goierri)T. Ugarte - M. Arrizabalaga (Legazpi)D. Aizpurua - O. Alzelai (Legazpi)Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020 ALEBINAK, 2. Faseko emaitzak

Irudia
Horra gaur arratsaldean Ederrena pilotalekuan jokatu diren ALEBIN mailako 2. FASEko partiduen emaitzak:
A taldea:
Modu honetan geratu dira finalak: ALEBINAK (2009-2008 urteetan jaioak).B. FINALAL. Larraioz - J. Zaldua (Goierri)O. Luki - T. San Juan (Goierri)A. FINALAA. Plazaola - O. Aramendi (Goierri)B. Perez - B. Jauregi - I. Garmendia (Legazpi)
Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 5, igandean jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera.
https://goierripilota.blogspot.com/2020/01/gabon-kopa-2020-finalak.html
Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020 BENJAMINAK, 2. Faseko emaitzak

Irudia
Horra gaur goizean Ederrena pilotalekuan jokatu diren BENJAMIN mailako 2. FASEko partiduen emaitzak:
A taldea: B taldea:
Modu honetan geratu dira finalak: BENJAMINAK (2011-2010 urteetan jaioak).B. FINALAU. Larrañaga - E. Guridi (Goierri)I. Del Rio - U. Irastorza (Legazpi)A. FINALAO. Idiakez - T. Etxeberria (Goierri)A. Ibañez - A. Garmendia (Goierri)Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 5, igandean jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera.
https://goierripilota.blogspot.com/2020/01/gabon-kopa-2020-finalak.html

Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gipuzkoako 4 1/2 ko semifinala

Irudia
Gaur arratsaldeko 19:30tan Zumarragako Beloki pilotalekuan Oier Ibarluzeak (Goierri) Gipuzkoako 4 1/2 ko semifinala jokatuko du Infantil mailan Otaegiren (Txapagain) aurka.
*******************

Partiduaren emaitza:

Gabon Kopa 2020 INFANTILAK, 1go Faseko 1go jardunaldiko emaitzak

Irudia
Horra gaur arratsaldera aurreratu diren INFANTIL mailako 1go FASEko 1go jardunaldiko partiduen emaitzak:
A taldea:
B taldea:

INFANTIL mailako 1go FASEko 2. jardunaldia abenduaren 29an, igandea, izango da goizeko 10:00tatik aurrera Ederrena Pilotalekuan.
**ATZERATUA** (Agenda arazoengatik).

Ordurarte Gabon Kopak etenaldia izango du astean zehar.
Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020 ALEBINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Horra gaurkoan jokatu diren ALEBIN mailako 1go FASEko partiduen emaitzak:
A taldea: B taldea:
2. fasera talde bakoitzeko bi bikote sailkatu dira.

Modu honetan geratu da hurrengo kanporaketako taldea: Abenduak 30, astelehena:ALEBINAK 2. FASEA (2009-2008 urteetan jaioak).Arratsaldeko 16:30tatik aurrera, Ederrena Pilotalekuan.A taldea:A. Plazaola - O. Aramendi (Goierri)L. Larraioz - J. Zaldua (Goierri)O. Luki - T. San Juan (Goierri)B. Perez - B. Jauregi - I. Garmendia (Legazpi)Gabon Kopak etenaldia izango du astean zehar.

Hurrengo partiduak datorren igandean, abenduak 29, izango dira INFANTIL mailako 1go FASEko 2. jardunaldia jokatuko delarik Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera.
**ATZERATUA** (Agenda arazoengatik).

Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020 INFANTILAK, 1go Faseko 1go jardunaldia aurreratua

Agenda kontuengatik, INFANTIL mailako 1go FASEko 1go jardunaldia aurreratu behar izan dugu.

Gaur astelehena, hilak 23, jokatuko dira mailako lehen partiduak Ederrena Pilotalekuan arratsaldeko 16:30tatik aurrera.

Beraz arratsaldean ere pilota partiduetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020 PREBENJAMINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Gaurkoa emozioez beteriko goiza izan degu Ederrena pilotalekuan. Askok zuriz jokatzen zuten lehengo partiduak zituzten eta barne sentimenduak pil-pilean izan dira. Urduritasunak, irrifarrak, ezin eutsizko malkoak... pilotari gazteenek Goierri Garaiko herriotako beste pilotariak ezagutzeko aukera izan dute eta elkarrekin peloteoan eskuak berotzen ikusi ditugu partiduak hasi aurretik. Urduri ere guraso eta aiton amonak, goiza pilotari gazteak animatzen pasa dutelarik. Emaitzak emaitza gaurko hoberena frontoian izan degun giroa izan da zalantzarik gabe.

Gauzak horrela, txapelketak bere bidea jarraitu du. Horra gaur goizean jokatu diren PREBENJAMIN mailako 1go FASEko partiduen emaitzak:
A taldea: B taldea:
C taldea: D taldea:
2. fasera talde bakoitzeko bi bikote sailkatu dira.

Modu honetan geratu dira hurrengo kanporaketako taldeak: Urtarrilak 2, osteguna:PREBENJAMINAK 2. FASEA (2013-2012 urteetan jaioak).Goizeko 10:00tatik aurrera, Ederrena Pilotalekuan.A taldea:T. Alvarez - B. Etxeberria (Goier…

Gabon Kopa 2020 BENJAMINAK, 1go Faseko emaitzak

Irudia
Horra gaur goizean Ederrena pilotalekuan jokatu diren BENJAMIN mailako 1go FASEko partiduen emaitzak:
A taldea:
B taldea:
C taldea:
D taldea:

2. fasera talde bakoitzeko bi bikote sailkatu dira.

Modu honetan geratu dira hurrengo kanporaketako taldeak: Abenduak 30, astelehena:BENJAMINAK 2. FASEA (2011-2010 urteetan jaioak).Goizeko 10:00tatik aurrera, Ederrena Pilotalekuan.A taldea:U. Larrañaga - E. Guridi (Goierri)B. Azarola - B. Kortaberria (Legazpi)Chefrad - Sinovas (Goierri)O. Idiakez - T. Etxeberria (Goierri)B taldea:A. Ibañez - A. Garmendia (Goierri)M. Uranga - A. Moreno (Legazpi)I. Del Rio - U. Irastorza (Legazpi)M. Maiz - U. Mendiola (Legazpi)Bihar igandean PREBENJAMIN mailako 1go FASEA jokatuko da Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera. Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Gabon Kopa 2020

Irudia
Datorren asteburuan Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketako edizio berri bat hasiko dugu Ederrena pilotalekuan.

Txapelketara Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola eta Urretxuko Goierri Elkartea gonbidatu ditugu; bertan Prebenjamin, Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete mailako pilotariek parte hartuko dute.

Txapelketak ATA Harategia-Urdaitegia, Aluminios ALEMAN, Talleres Mecánicos TELLERIA eta Urretxuko Udalaren babesa du eta bertatik eskerrak helarazi nahi dizkiegu eskeinitako laguntzagatik.

Horra jardunaldi desberdinetako deialdi eta ordutegiak:
Abenduak 21, larunbata: BENJAMINAK 1go FASEA (2011-2010 urteetan jaioak).Goizeko 10:00tatik aurrera Ederrena Pilotalekuan.A taldea:A. Ibañez - A. Garmendia (Goierri)B. Azarola - B. Kortaberria (Legazpi)Ledo - Leunda (Beloki)E. Mendizabal - E. Maniego (Legazpi)B taldea:M. Uranga - A. Moreno (Legazpi)U. Larrañaga - E. Guridi (Goierri)A. Enrique - A. Enrique (Goierri)O. Mendizabal - E. M…

Asteburuan bi final jokatu dira

Irudia
Gaur igandean Goierri Pilota Eskolako bi bikotek final bana jokatu dituzte.

Batetik, Goierriko Oier Ibarluzea eta Unax Babarrok Kurene Pilota Elkarteak antolatutako Sopelako I. Baserria Km0 Txapelketako Infantil mailako finala jokatu dute Otaegi (Ordizia) eta Sotil (Betelu) bikotearen aurka, 4-18 aurkako emaitzarekin.
Danel Elezkano Oier eta Unaxi sariak banatzen.
Bestetik, Goierriko Julen Armaolea eta Oier Plazaolak Txaruta Elkarteak antolatutako Baztango XXXVIII. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako Infantil mailako finala jokatu dute Andoaingo Goikoetxea eta Gaztañagaren aurka, 6-18 aurkako emaitzarekin.
Ladis Galartza Julen eta Oierri sariak banatzen.

Nabarmendu beharrekoa da Goierriko bi bikoteek erakutsitako maila bikaina aipatutako txapelketako kanporaketa desberdinetan. Zorionak eta segi aurrera!

Goierri Pilota Eskolako Santalutzi Saskia

Irudia
Santalutzi eguneko pilota jaialdian Goierri Pilota Eskolako saskiaren zozketa burutu da.

Jaialdiko bigarren partidua hasi aurretik, Joseba Ezkurdia 2019ko lau t'erdiko txapeldunak jokoan zeuden txartel guztien artetik 1993 zenbakiduna hautatu du; kasualitatea, Urretxuko Ederrena frontoia berreraiki zen urtea hain zuzen ere.
Saritutako txartelaren jabea Joaquin Saez de Guinoa urretxuarra izan da eta beretzako beraz Santalutzitako pilota eskolako saski ederra. Zorionak!


Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu pilota eskolari laguntza eman dion orori eta zozketan parte hartu duten guztiei ere.

Milesker Goierri Pilota Eskolaren izenean!

Pilota Txapelketak 2019-2020 egutegia

Ondoren, 2019-2020 denboraldian Goierri Pilota Eskolako pilotariek parte hartuko duten txapelketa eta erakusketa partiduen aurre ikuspena konpartitzen dugu:

-GERTUKO TXAPELKETAK eta ERAKUSKETA PARTIDUAK URRETXUKO GABON KOPA, Goierri Pilota Eskola:Zumarraga, Legazpi, Ezkio, Urretxuko pilotariak.Prebenjamin mailatik aurrera.Binaka.Abendua-Urtarrila.Info+: https://goierripilota.blogspot.com/LEGAZPIKO TXAPELKETA, Legazpiko Gazteak:Prebenjamin mailatik aurrera.Binaka.Martxoa-Maiatza.Info+: https://www.facebook.com/pg/Legazpiko-Gazteak-KE-176833599565421/posts/?ref=page_internalZUMARRAGAKO TXAPELKETA, Beloki Pilota Eskola:Prebenjamin mailatik aurrera.Binaka.Ekaina-Uztaila.Info+: https://www.facebook.com/pg/Beloki-Pilota-Kirol-Elkartea-340268719516623/posts/SAN JUAN TXIKI, Goierri Pilota Eskola: Urretxu.Elkarte barruko sustapen txapelketa.Banaka/Binaka.Ekaina.Info+: https://goierripilota.blogspot.com/SAN JUAN NAGUSIA, Goierri Pilota Eskola: Urretxu.Eliminatoriak partidu bakarrera.Kadeteak: bu…

Entrenamendu ordutegia, 2019-2020

Irudia
Ondoren 2019-2020 denboraldiko entrenamendu ordutegia aurkezten dizuegu:
PREBENJAMINAK, 2013-2012 urteetan jaioak:Asteazkena 17:00-18:15BENJAMINAK, 2011-2010 urteetan jaioak:Asteartea 17:30-19:00Osteguna 18:00-19:00ALEBINAK, 2009-2008 urteetan jaioak:Osteguna 16:45-18:00INFANTILAK, 2007-2006 urteetan jaioak:Astelehena 17:00-18:30Asteazkena 18:15-19:30KADETEAK, 2005-2004 urteetan jaioak:Astelehena 18:30-20:00Asteazkena 19:30-20:30

Goierri Pilota Eskolako kirol ekipamendua

Irudia
Goierri Pilota Eskolak kamiseta eta kirol jertseak prestatu ditu.

Kamiseta: Pilotaren arau orokorra jarraituz, kamiseta zuria da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kamiseta partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako parte hartzaile bakoitzari denboraldiaren hasieran.
Kirol jertsea: Goierri Kirol Elkartearen ikurra jarraituz, kirol jertsea urdina da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kirol jertsea osagarria da eta aukerakoa. Nahi duenak eros dezake pilota eskolan.
Gerrikoak: Pilota gerriko gorri eta urdina partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako Alebin mailatik aurrerako parte hartzaile bakoitzari.

Pilota Eskolako Taldeak

Ondoren, pilota eskolan parte hartzen duten pilotariak nola taldekatzen diran eta dauden maila desberdinak adieraziko dizuegu.
-TALDEAK:
PREBENJAMIN maila: LH1-2 (6-8 urte).BENJAMIN maila: LH3-4 (8-10 urte).ALEBIN maila: LH5-6 (10-12 urte).2. urtetik aurrera Federatu egiten dira.INFANTIL maila, DBH1-2 (12-14 urte).Federatuak.KADETE maila: DBH3-4 (14-16 urte).Federatuak.JUBENIL maila: Batxilergoa1-2 (16-18 urte).Federatuak.SENIOR maila: Nagusiak, (>18 urte).Federatuak.Informazio hau batez ere hasi berrientzat interesgarria izango delakoan gaude.