Goierri Pilota Eskolako kirol ekipamendua

Goierri Pilota Eskolak kamiseta eta kirol jertseak prestatu ditu.

  • Kamiseta: Pilotaren arau orokorra jarraituz, kamiseta zuria da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kamiseta partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako parte hartzaile bakoitzari denboraldiaren hasieran.
 

  • Kirol jertsea: Goierri Kirol Elkartearen ikurra jarraituz, kirol jertsea urdina da. Goierri Kirol Elkarteko ikurra du bularran eta pilota eskolako babesle nagusiak agertzen dira ere. Kirol jertsea osagarria da eta aukerakoa. Nahi duenak eros dezake pilota eskolan.
 

  • Gerrikoak: Pilota gerriko gorri eta urdina partidu eta txapelketa ofizialetan erabiltzeko banatzen zaio pilota eskolako Alebin mailatik aurrerako parte hartzaile bakoitzari.


Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020