Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022

GABON KOPA 2023, FINALAK

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa azken fasera iritsi da. Abenduaren 16an hasi eta 28ra arte luzatu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztuta geratu dira dagoeneko. Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariez gain, Arbizu, Azkoitia eta Aretxabaletako bikote banak parte hartu dute aurtengo Gabon kopan. Bestalde, hastapenak Goierrin egindako Nagusi mailako bi bikotek parte hartuko dute ere azken jardunaldian. Guztira 112 pilotari 55 bikoteetan antolatuta eta orotara 131 pilota partidu jokatuko dira edizio honetan. Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 7, larunbatean jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00etatik aurrera eta ondoren adierazten den ordenan: B Finalak : Aurre-Benjamin maila 14 U. Madina - J. Altzelai  (Goierri) 16 A. Andueza - A. Telleria - X. Arnaiz  (G