Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2020

Azken orduko aldaketak larunbata honetako Bankoa-DV Pilota Txapelketako jardunaldian

Larunbata honetan Urretxuko Ederrena pilotalekuan ospatuko den afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko pilota jaialdian azken orduko aldaketak izan dira, berriki erabaki diren elkartze eta mugikortasun murrizketak direla eta. Batetik, pilota partiduak publikorik gabe jokatuko dira eta bestetik pilotari aldaketak izango dira aipatutako mugikortasun mugak direla eta. Norgehiagoka berriak ondorengoak izango dira: 1go partidua Etorkizun Mailakoa, Hormaetxe-Garcia bikotea Lizeaga-Elizegiren aurka. 2. partidua Nagusi Mailakoa, Karregal-Uranga bikotea Sentar-Ibarlozaren aurka.

Afizionatu mailako Bankoa-DV Pilota Txapelketako norgehiagokak Urretxun

Larunbata honetan, urriak 24, afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko esku pilota jardunaldi interesgarria izango da Urretxun. Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian: 1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Hormaetxe-Ibañez bikotea izango da eta bestetik Lizeaga-Elosegi bikotea. 2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Mata-Arbizu bikotea, Garcia-A.Elizegi bikotearen aurka lehiatuko da. Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da, esan bezala larunbata honetan. Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako pilota norgehiagoketaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 1go FASEA, 1. JARDUNALDIA.

Aste honetan Goierri pilota eskolak denboraldi berriari hasiera emango dio Gipuzkoako Kadete  mailako eskuz binakako txapelketarekin. Ostiral honetan eta arratsaldeko 7:30tan, Urretxuko Ederrena frontoian GOIERRI eta OIARPE (Oiartzun)  arteko norgehiagoka jokatuko da. Goierriko bikotea Armaolea eta Plazaolak osatuko dute eta  estreineko partidua izango dute denboraldi berri honetan. Bestalde, gogoratu pilota eskolarako izen ematea internet bidez egin beharra dagoela  eta epea zabalik dagoela iraila amaiera arte. Informazio gehiago: https://goierripilota.blogspot.com/2020/06/2020-2021-denboraldirako-izen-ematea.html

Amaitu da 2019-2020 denboraldia

Irudia
Aurtengo denboraldian Goierri Pilota Eskolan Urretxu eta Zumarragako hirurogei bat neska mutilek parte hartu dute kategoria desberdinetan.  Bakoitzak bere mailan, txapelketa desberdinetan parte hartu dute Goierriko pilotariek; bertako Gabon Kopa eta Ezkioko txapelketa, Gipuzkoako Federazioak antolatutako herrialde mailako txapelketa desberdinak edota beste herrialde batzuetan jokatutakoak, Sopela, Lizarra, Malerreka edota Baztangoak.  Udaberrian koronabirusaren eraginez bizi izan dugun egoeragatik, pilota jarduera ere bat-batean geratu behar izan da. Ezin izan da entrenatu eta abian zeuden edota hastekoak ziren hainbat txapelketa ere bertan behera geratu dira. Hala nola, Ezkio, Legazpi eta Zumarragakoak, Gipuzkoako Errendimendu eta Udaberri txapelketak edota Baztan, Leintz-Gatzaga, Zaramaga eta Zizurrekoak. Egun hauetan, ohiko Urretxuko San Juan Txapelketako final partiduez gozatzen arituko ginateke, baina aurtengoan ezinezkoa izan da. Urtearen barruan beste data batzuetan ospatzeko a

...etxean ere PILOTARI

Irudia
Kirol jarduera oro geratuta dagoen itxialdi garaiotan, Goierri pilota eskolako neska mutilok etxeak frontoi bihurtu ditugu eta gehien maite dugunari ekin diogu, pilotari senak ez bait du etenik. Ondorengo lanarekin irrifar bat eta besarkada bana helarazi nahi dizuegu Ederrenatik etxeraino, ANIMO!! Aipatu nahi genituzke pilota eskola laguntzen duten merkatari eta lantoki txikiak batez ere; beraiek gabe gure jarduna zailagoa litzateke. Garai korapilatsu hauetan orain arteko babesa itzultzeko unea da. Milesker.

Gipuzkoako Pilota Federazioak proposatutako etxeko ariketak itxialdi garaiotarako

Irudia
Gipuzkoako Pilota Federazioak facebook sare sozialaren bidez itxialdi garai honetan etxean egin daitezkeen entrenamendu proposamen batzu argitaratzen ari ditu eta bestelako jarduera batzu ere, eskuzko pilota nola egin esaterako: https://www.facebook.com/584109091620696/videos/154314192410208/ https://www.facebook.com/584109091620696/videos/556100955255187/ https://www.facebook.com/584109091620696/videos/576388206303229/ Animatu eta astindu gorputza!!

Entrenamendu saioak eta pilota txapelketak bertan behera.

Irudia
Gaurko egunean Euskal Herriko erakunde desberdinek hezkuntza zein kirol mailan hartutako erabakiak kontutan izanda, hezkuntza zentroen itxiera eta kirol federatu guztien ekitaldi eta entrenamenduak etetea, Goierriko Pilota Eskolak entrenamendu saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du . Era berean hainbat txapelketa bertan behera geratu direnaren jakinarazpena jaso dugu: Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako txapelketa guztiak, Baztango Udaberri Txapelketa edota Legazpiko Txapelketa. Azkenik, Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekua ixtea erabaki duela jakinarazi nahi dizuegu ere. Aldaketak zein berri gehiago dauden neurrian jakinarazten joango gara. Ongi izan.

Ezkioko Txapelketa Eskuz Binaka, Alebinak. MARTXOAK 9.

Irudia
Datorren astelehenean, martxoak 9, eta arratsaldeko 5:00etatik aurrera, Ezkioko pilotalekuan  Ezkio ko Eskuz Binakako  Txapelketa Alebin  maila ko pilota partiduak  jokatuko dira,  EZKIO, LEGAZPI, BELOKI  eta  GOIERRI ko pilotarien artean. Guztira 6 bikote arituko dira ligaxka modalitatean, final laurdenetara igarotzeko ahaleginean. Partiduak pilota goxoarekin jokatuko dira.

Baztango Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka. MARTXOAK 7-8.

Irudia
Asteburu honetan,  GOIERRI Pilota Eskola ko ordezkariek hiru pilota partidu jokatuko dituzte  Baztango Udaberri XXX.   Txapelketan Eskuz Binaka  modalitatean. Larunbata n, martxoak 7, eta arratsaldeko 3:30etatik aurrera,  Oronoz eko pilotalekuan: 2. partidua,  Benjamin  maila:  Goierri  Pilota Eskolatik Aiur Ibañez eta Oinatz Idiakez arituko dira eta  Elizondo ko taldetik Larraioz eta Saratea. Larunbata n ere eta arratsaldeko 5:00etan hasita,  Irurita ko pilotalekuan: 6. partidua,  Alebin maila:  Goierri  Pilota Eskolatik Luken Larraioz eta Ander Plazaola arituko dira eta  Lazkao ko taldetik Landa eta Landa. Igandea n, martxoak 8, eta goizeko 10:00etatik aurrera,   Amaiur reko pilotalekuan : 6. partidua,  Kadete  maila:  Goierri  Pilota Eskolatik Beñat Leunda eta Oier Plazaola arituko dira eta  Irurtzun go taldetik Imaz eta Ramiro. Info+:   http://www.baztan.eus/txaruta-pilota-elkartea/ ************* ***************** EMAITZAK: Benjamin maila :      Goier

Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 2. FASEA, 4. JARDUNALDIA.

Irudia
Ostiral honetan, martxoak 6, eta arratsaldeko 7:00etatik aurrera, Zumarragako Beloki pilotalekuan  Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu  Txapelketako   Infantilak-1go maila  2.FASEko 4. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  GOIERRI  eta  GAZTELEKU ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Gazteleku taldetik O. Lanzeta eta A. Segurola. GOIERRIko bikotea 2.FASEko HB Multzoan dago HERNANI, GAZTELEKU, LAGUNAK eta ILUNPEko ordezkariekin batera. Info+: Txapelketa:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=7041&idioma=eu Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1036&idFaseEliminatoria=6049 ********************************* EMAITZA:      Goierri             IBARLUZEA-BABARRO      18      Gazteleku       LANZETA-SEGUROLA          5

Ezkioko Txapelketa Eskuz Binaka, Benjaminak. MARTXOAK 2.

Irudia
Datorren astelehenean, martxoak 2, eta arratsaldeko 5:00etatik aurrera, Ezkioko pilotalekuan Ezkio ko Eskuz Binakako  Txapelketa Benjamin maila ko pilota partiduak  jokatuko dira, EZKIO, LEGAZPI, BELOKI  eta  GOIERRI ko pilotarien artean. Guztira 12 bikote arituko dira ligaxka modalitatean, final laurdenetara igarotzeko ahaleginean. Partiduak pilota goxoarekin jokatuko dira eta zalantzarik gabe txapelketako bereizgarria eskuin paretadun frontoiarena izango da. Ea zer moduz moldatzen diren gure gaztetxoak!

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 7. JARDUNALDIA

Irudia
Larunbat honetan, otsailak 29, eta arratsaldeko 5:45tatik aurrera, Bergarako pilotalekuan  Gipuzkoako Udaberri  Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -2. maila  7. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  GOIERRI  eta BERGARA ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola arituko dira eta Bergarako taldetik J. Lazpiur eta A. Zumalde. GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDI, ALOÑA MENDI, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1044 ********************************* EMAITZA:      Goierri           ARMAOLEA-PLAZAOLA      22      Ilunpe             LAZPIUR-ZUMALDE                9

Baztango Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka. OTSAILAK 29.

Larunbat honetan, otsailak 29,  GOIERRI Pilota Eskola ko ordezkariek bi pilota partidu jokatuko dituzte  Baztango Udaberri XXX.   Txapelketan Eskuz Binaka  modalitatean. Benjamin  mailan eta  Elizondo ko pilotalekuan,  arratsaldeko 3:30etatik aurrera: 1go partidua:  Goierri  Pilota Eskolatik Aiur Ibañez eta Oinatz Idiakez arituko dira eta  Hernani ko taldetik Labaka e ta Arsuaga. Alebin mailan eta  Arraioz eko pilotalekuan,  arratsaldeko 5:00etatik aurrera : 7. partidua:  Goierri  Pilota Eskolatik Luken Larraioz eta Ander Plazaola arituko dira eta  Burlata ko taldetik Eguaras eta Garatea. Info+:   http://www.baztan.eus/es/txaruta-pilota-elkartea/ ********************************* EMAITZAK: Benjamin maila :      Goierri       IBAÑEZ-IDIAKEZ         18     Hernani     LABAKA-ARSUAGA    14 Alebin maila :      Goierri       LARRAIOZ-PLAZAOLA      -  (bertan behera)      Burlata      EGUARAS-GARATEA         -

Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 2. FASEA, 2. JARDUNALDIA.

Larunbata honetan, otsailak 22, eta arratsaldeko 4:00etatik aurrera, Hernaniko pilotalekuan  Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu  Txapelketako   Infantilak-1go maila  2.FASEko 2. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  HERNANI  eta  GOIERRI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Hernaniko taldetik Txintxurreta eta Artola. GOIERRIko bikotea 2.FASEko HB Multzoan dago HERNANI, GAZTELEKU, LAGUNAK eta ILUNPEko ordezkariekin batera. Info+: Txapelketa:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=7041&idioma=eu Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1036&idFaseEliminatoria=6049 ********************************* EMAITZA:     Hernani      TXINTXURRETA-ARTOLA   0  (a.g.)     Goierri        IBARLUZEA-BABARRO       18

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 6. JARDUNALDIA

Irudia
Ostiral honetan, otsailak 21, eta arratsaldeko 7:00tatik aurrera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan  Gipuzkoako Udaberri  Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -2. maila  6. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  GOIERRI  eta  ILUNPE ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola arituko dira eta Azpeitiko Ilunpe taldetik J. Agirre eta J. Azkue. GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDI, ALOÑA MENDI, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera. Aurrez,  Gipuzkoa ko  Errendimendua  Txapelketa Eskuz Binakako Infantilak -2. maila  2. FASEko 2. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da LEGAZPI  eta  SENDI EKINTZA ren artean. Legazpiko taldean Goierri Pilota Eskolako Julen Zabaletak jokatzen du. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1044 ********************************* EMAITZA:      Goierri           ARMAOLEA-PLAZAOLA      22     Ilunpe        

Ezkioko Txapelketa Eskuz Binaka, Aurre-Benjaminak. OTSAILAK 18.

Irudia
Datorren asteartean, otsailak 18, eta arratsaldeko 5:00etatik aurrera, Ezkioko pilotalekuan  Ezkio ko Eskuz Binakako  Txapelketa Aurre-Benjamin  maila ko pilota partiduak  jokatuko dira,  EZKIO, LEGAZPI, BELOKI  eta  GOIERRI ko pilotarien artean. Guztira 18 bikote arituko dira ligaxka modalitatean, final laurdenetara igarotzeko ahaleginean. Partiduak pilota goxoarekin jokatuko dira eta zalantzarik gabe txapelketako bereizgarria eskuin paretadun frontoiarena izango da. Ea zer moduz moldatzen diren gure gaztetxoak!

Zaramaga Txapelketa Eskuz Binaka Infantil maila. KANPORAKETA JARDUNALDIA

Irudia
Igande honetan, otsailak 16, eta eguerdiko 12:15etatik aurrera,  XLVI. Zaramaga Txapelketako Eskuz Binaka Infantil maila ko kanporaketa partidua  jokatuko da  GOIERRI  eta IURRETA ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Unax Babarro eta Julen Zabaleta arituko dira eta Iurretako taldetik Ortiz eta Gurrutxaga. Info+: Txapelketa:   https://www.facebook.com/zaramagako.pilotaelkartea ********************************* EMAITZA:     Goierri    BABARRO-ZABALETA     6     Iurreta    ORTIZ-GURRUTXAGA     16

Baztango Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka. OTSAILAK 15-16.

Irudia
Asteburu honetan, GOIERRI Pilota Eskola ko ordezkariek lau pilota partidu jokatuko dituzte  Baztango Udaberri XXX.   Txapelketan Eskuz Binaka  modalitatean. Larunbata n, otsailak 15, eta arratsaldeko 3:30etatik aurrera, Elizondo ko pilotalekuan bi partidu izango ditugu: 1go partidua, Benjamin maila: Goierri Pilota Eskolatik Aiur Ibañez eta Oinatz Idiakez arituko dira eta Barañain go taldetik Arebalo eta Arrieta. 3. partidua, Benjamin maila: Goierri Pilota Eskolatik Ander Chefrad eta Aratz Garmendia arituko dira eta Ataun go taldetik Agirreurreta eta Alberdi. Larunbata n ere eta arratsaldeko 5:00etan hasita, Irurita ko pilotalekuan ondorengo partidua izango dugu: 1go partidua, Alebin maila :  Goierri Pilota Eskolatik Luken Larraioz eta Ander Plazaola arituko dira eta Irurita ko taldetik Elizainzin eta Iribarren. Igandea n, otsailak 16, eta goizeko 10:00etatik aurrera,   Irurita ko pilotalekuan  ondorengo partidua izango dugu: 4. partidua,  Kadete  maila: Goierr

Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 2. FASEA, 1go JARDUNALDIA.

Irudia
Ostiral honetan, otsailak 14, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan  Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu  Txapelketako   Infantilak-1go maila  2.FASEko 1go jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da GOIERRI  eta ILUNPE ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Azpeitiko Ilunpe taldetik Sarasua eta Larrañaga. GOIERRIko bikotea 2.FASEko HB Multzoan dago HERNANI, GAZTELEKU, LAGUNAK eta ILUNPEko ordezkariekin batera. Aurrez eta 6:45tan hasita  erakusketa partidua  izango dugu Goierri Pilota Eskolako  Alebin maila ko pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean. Info+: Txapelketa:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=7041&idioma=eu Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1036&idFaseEliminatoria=6049 ********************************* EMAITZA:     Goierri   IBARLUZEA-BABARRO    18     Ilunpe     SARASU

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 5. JARDUNALDIA

Ostiral honetan, otsailak 14, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Beasaingo Antzizar pilotalekuan  Gipuzkoako Udaberri  Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -2. maila  5. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da MURUMENDI eta  GOIERRI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola arituko dira eta Beasaingo Murumendi taldetik A. Usabiaga eta J. Narraspe. GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDI, ALOÑA MENDI, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera. Armaolea-Plazaola bikoteak aurreko hiru jardunaldietako partiduak irabazi zituzten Aloña Mendi, Lagunak eta Aretxabaletaren aurka. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1044 ********************************* EMAITZA:     Murumendi    USABIAGA-NARRASPE    22     Goierri           ARMAOLEA-PLAZAOLA      7

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 4. JARDUNALDIA

Irudia
Ostiral honetan, otsailak 7, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan  Gipuzkoako Udaberri  Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -2. maila  4. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  GOIERRI  eta  ARETXABALETA ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola arituko dira eta Aretxabaletako taldetik J. Uribetxeberria eta A. Uribarren. GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDIA, ALOÑA MENDIA, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera. Armaolea-Plazaola bikoteak aurreko bi jardunaldietako partiduak irabazi zituzten Aloña Mendi eta Lagunak-en aurka. Aurrez eta 6:45tan hasita bi  erakusketa partidu  izango ditugu Goierri Pilota Eskolako Benjamin maila ko pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1044 ********************************* EMAITZA:     ARMAOLEA-PLAZAOLA               22     URIB

Zaramaga Txapelketa Eskuz Binaka Alebin maila. KANPORAKETA JARDUNALDIA

Irudia
Gaur, otsailak 2 igandea, XLVI. Zaramaga Txapelketako Eskuz Binaka Alebin maila ko partidua izan dute Goierriko ordezkariek. GOIERRI taldetik Ander Plazaola eta Luken Larraioz aritu dira eta ZARAMAGA taldetik Ruiz de Infante eta Motos.    EMAITZA:        LARRAIOZ-PLAZAOLA         8        RUIZ DE INFANTE-MOTOS  16 Info+: Txapelketa:   https://www.facebook.com/zaramagako.pilotaelkartea

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 3. JARDUNALDIA

Igande honetan, otsailak 2, eta goizeko 10:00tatik aurrera, Lazkaoko pilotalekuan  Gipuzkoako Udaberri  Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -1. maila  3. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  LAPKE  eta  GOIERRI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Beñat Leunda eta Joanes Izagirre arituko dira eta Lapke taldetik I. Garrido eta A. Goiburu. GOIERRIko bikotea B Multzoan dago ZAZPI ITTURRI, ARETXABALETA, LAPKE, ILUNPE, INTXURRE, ZESTOA eta TOLOSAko ordezkariekin batera. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1043 ********************* EMAITZA:     GARRIDO-GOIBURU    -     LEUNDA-IZAGIRRE     - (erretiratuak)

Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 4. JARDUNALDIA

Irudia
Ostiral honetan, urtarrilak 31, eta arratsaldeko 6:30etatik aurrera, Alegiko pilotalekuan  Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu  Txapelketako   Infantilak-1go maila  4. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da  INTXURRE  eta  GOIERRI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Alegiko Intxurre taldetik A. Ruiz eta H. Murua. GOIERRIko bikotea F Multzoan dago LEGAZPI, AZKOITIA, LAPKE eta INTXURREko ordezkariekin batera. Ibarluzea-Babarro bikoteak aurreko hiru jardunaldietako partiduak irabazi zituzten. Info+: Txapelketa:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=7041&idioma=eu Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1036 ********************************* EMAITZA:     RUIZ-MURUA                     10     IBARLUZEA-BABARRO    18

Malerreka Txapelketa Eskuz Binaka. 3. KANPORAKETA

Irudia
Gaur, urtarrilak 26 igandea,  Malerreka Eskuz Binaka XVIII. Txapelketako 3. kanporaketako bi partidu jokatu dituzte Goierriko ordezkariek. Alde batetik, Iruritan Infantil maila ko kanporaketa partidua izan degu GOIERRIko Unax Babarro eta Oier Ibarluzea eta KURENE-Sopelako Ramirez eta TXARUTA-Baztango Goienetxeren artean.    EMAITZA:        BABARRO-IBARLUZEA  15        RAMIREZ-GOIENETXE    18 Bestetik, Legasan   Alebin maila ko kanporaketa partidua izan degu GOIERRIko Ander Plazaola eta Luken Larraioz eta ERREKA-Doneztebeko Jimenez eta Jimenezen artean.    EMAITZA:        LARRAIOZ-PLAZAOLA   6        JIMENEZ-JIMENEZ        18 Info+: Txapelketa:   http://www.erreka.org/

Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 2. JARDUNALDIA

Ostiral honetan, urtarrilak 24, Elgoibarren  Gipuzkoako Udaberri Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak -2. maila  2. jardunaldiko pilota partidua  jokatu zen  LAGUNAK  eta  GOIERRI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola aritu ziran eta Lagunak taldetik Iriondo eta Bergua. EMAITZA:     IRIONDO-BERGUA            20     ARMAOLEA-PLAZAOLA   22 GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDIA, ALOÑA MENDIA, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera. Armaolea-Plazaola bikoteak 1go jardunaldiko partidua irabazi zuen Aloña Mendiren aurka. Info+: Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1044

Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 3. JARDUNALDIA

Irudia
Ostiral honetan, urtarrilak 24, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu  Txapelketako Infantilak-1go maila  3. jardunaldiko pilota partidua  jokatuko da GOIERRI eta LEGAZPI ren artean. Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Legazpiko Gazteak taldetik Oier Alzelai eta Markel Arrizabalaga. GOIERRIko bikotea F Multzoan dago LEGAZPI, AZKOITIA, LAPKE eta INTXURREko ordezkariekin batera. Ibarluzea-Babarro bikoteak aurreko bi jardunaldietako partiduak irabazi zituzten Lapke eta Azkoitiaren aurka. Aurrez eta 7:00tan hasita bi erakusketa partidu  izango ditugu Goierri Pilota Eskolako aurre benjamin mailako pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean. Info+: Txapelketa:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=7041&idioma=eu Emaitzak:   http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=1036 *********************************

Gabon Kopa 2020 FINALETAKO EMAITZAK

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako  Urretxuko Gabon Kopa 2020 Pilota Txapelketa  finalak jokatu dira gaur goizean Ederrena Pilotalekuan.  Modu honetan amaiera eman zaio abenduaren 21an hasi zen txapelketari, non Urretxu,   Zumarraga, Legazpi, Ezkio, Altsasu, Azkoiti, Azpeiti, Bergara eta Elgoibarreko 105 pilotariek parte hartu duten. Goizak partidu eder eta borrokotuak eman ditu eta giroa sekulakoa izan da goiz osoan zehar.  Horra gaurko partiduen emaitzak: PREBENJAMIN  maila: B FINALA: 16   Teo Alvarez - Beñat Etxeberria (Goierri)  9    Hodei Gorostidi - Ibai Gorostidi (Goierri) A FINALA: 11   Abraham Etxeberria - Nuñez (Beloki) 16   Ager Goikoetxea - Eñaut Alonso (Legazpi) BENJAMIN  maila: B FINALA: 15   Iker Del Rio - Urko Irastorza (Legazpi) 16   Unax Larrañaga - Ekaitz Guridi (Goierri) A FINALA:   6   Telmo Etxeberria - Oinatz Idiakez (Goierri) 16   Aiur Ibañez - Aratz Garmendia (Goierri) ALEBIN  maila: B FINALA: 16   Luken Larraioz - Jon Zal