Gipuzkoa Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 4. JARDUNALDIA

Ostiral honetan, otsailak 7, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan Gipuzkoako Udaberri Txapelketa Eskuz Binakako Kadeteak-2. maila 4. jardunaldiko pilota partidua jokatuko da GOIERRI eta ARETXABALETAren artean.

Goierri Pilota Eskolatik Julen Armaolea eta Oier Plazaola arituko dira eta Aretxabaletako taldetik J. Uribetxeberria eta A. Uribarren.

GOIERRIko bikotea C Multzoan dago BERGARA, MURUMENDIA, ALOÑA MENDIA, ILUNPE, ARETXABALETA eta LAGUNAKeko ordezkariekin batera.

Armaolea-Plazaola bikoteak aurreko bi jardunaldietako partiduak irabazi zituzten Aloña Mendi eta Lagunak-en aurka.

Aurrez eta 6:45tan hasita bi erakusketa partidu izango ditugu Goierri Pilota Eskolako Benjamin mailako pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean.

Info+:


*********************************

EMAITZA:
    ARMAOLEA-PLAZAOLA               22
    URIBETXEBERRIA-URIBARREN  12





Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka