Mezuak

Gipuzkoa Txapelketa etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -1go fasea

Irudia
Abian da  Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BINAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan  Gipuzkoako 350 neska-mutilek parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. 1go fasea  Urtarrilaren 12an hasi eta Otsailaren 11an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  hamabi ordezkari  izango ditu 6 bikote/taldetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -37 taldek parte hartuko dute 7 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Ekhi-Teo-Ganix), LAPKE, EPLE, ALDE ZAHARRA, ZIOTZA, KUKU. D multzoa:   GOIERRI 1  (Ibai-Hodei), TOLOSA, KUKU, ARKIRUN, AÑORGA. INFANTILAK 3. Maila : -18 taldek parte hartuko dute 3 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIER...

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 1go FASEA, 1. JARDUNALDIA.

Aste honetan Goierri pilota eskolak denboraldi berriari hasiera emango dio Gipuzkoako Kadete  mailako eskuz binakako txapelketarekin. Ostiral honetan eta arratsaldeko 7:30tan, Urretxuko Ederrena frontoian GOIERRI eta OIARPE (Oiartzun)  arteko norgehiagoka jokatuko da. Goierriko bikotea Armaolea eta Plazaolak osatuko dute eta  estreineko partidua izango dute denboraldi berri honetan. Bestalde, gogoratu pilota eskolarako izen ematea internet bidez egin beharra dagoela  eta epea zabalik dagoela iraila amaiera arte. Informazio gehiago: https://goierripilota.blogspot.com/2020/06/2020-2021-denboraldirako-izen-ematea.html