Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2023

GABON KOPA 2024

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako " GABON KOPA 2024" Txapelketa  aurkezten dizuegu ondoren. Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariez gain, Azkoiti, Zazpi Itturri eta Behar Zanako pilotariek ere parte hartuko dute txapelketan. Guztira 104 pilotarik parte hartuko dute 51 bikoteetan antolatuta. Orotara 118 pilota partidu jokatuko dira. Txapelketak lehen fase bat izango du, taldekako itzuli bakarreko ligaxka formatuan. Sailkatuek bigarren fasea jokatuko dute formatu berean. Azkenik finalak jokatuko dira. Txapelketa abenduaren 8an hasiko da eta Finalak 2024ko urtarrilaren 7an jokatuko dira. Ondoren, taldeen antolaketa eta egutegia: 1go FASEA: Abenduak 8, ostirala 17:30 Txokoa:  AurreBenjamin A Taldea 17:30 Frontisa:  Benjamin B Taldea 19:00 Frontisa:  Infantil B maila, A1-A3 Abenduak 9, larunbata 16:30 Txokoa:  AurreBenjamin B Taldea 16:30 Frontisa:  Benjamin