Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2023

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -1go fasea

Irudia
Abian da Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BANAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin eta Infantil mailatan  Gipuzkoako 300 neska-mutilek baino gehiago parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz banaka 4an barruan" modalitatean jokatuko dira, 8 tantotako bi joko irabaztera. 1go fasea  Urriaren 20an hasi eta Azaroaren 19an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK bederatzi ordezkari  izango ditu kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo taldetan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -85 pilotarik parte hartuko dute 15 multzotan. Emaitzak eta sailkapena J multzoa:   GOIERRI  (I. Gorostidi), SEGURA, ARETXABALETA, ABANTZU, ILUNPE, SORALUZE. M multzoa:   GOIERRI  (E. Arteta), OSPELE, ILUNPE, LEGAZPI, SEGURA ARETXABALETA. ALEBINAK 1go Maila : -33 pilotarik parte hartuko dute 6 multzotan. Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI  (H. Gorostidi), LAPKE, HERNANI, ABAN