Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022

Gabon Kopa 2022 FINALETAKO EMAITZAK

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako  Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa ko finalak jokatu dira goizean zehar Ederrena pilotalekuan .  Abenduaren 18an hasitako txapelketan Zumarraga, Legazpi, Ezkio eta Urretxuko 70 pilotari baino gehiagok hartu dute parte. Berriz ere frontoian elkartu eta pilotaren inguruan lagun berriak egiteko aukera izan dute gazteenek. Askorentzat frontoian zuriz aritzeko lehenengo aldia izan da eta urduritasun, emozio zein sentimenduz beteriko egunak izan dira. Goizak final ikusgarri eta lehiatuak eman ditu, beti ere adiskidetasun giroan. Urretxuko txistulariak ere ez dira falta izan, pilotarien aurkezpenak doinu ederrez jantziz. Bestalde, Gabon Kopako Saski Bereziko zozketan 7702 zenbakia saritua izan da, saskia Etxarri Aranatzera joan delarik Jose Mari Igoaren besapean. On egin!! Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu urte osoan zehar pilota eskola laguntzen duten erakunde, babesle, komunikabide, guraso eta norbanako guztiei. Horra partiduetako emaitzak: AURR

Gabon Kopa 2022, FINALAK

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa azken fasera iritsi da. Abenduaren 18an hasi eta 30era arte luzatu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztuta geratu dira dagoeneko. Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola eta Urretxuko Goierri Pilota Eskolako Aurre-benjamin, Benjamin eta Alebin mailatako pilotariez gain, txikitan Goierrin hasi ziren eta gaur egun pilota ibilbidea beste klubetan garatzen ari diren Jubenil mailako herriko pilotariek ere parte hartu dute aurtengo Gabon Kopan. Guztira 70 pilotaritik gora. Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 8, larunbatan jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:30 tatik aurrera eta ondoren adierazten den ordenean: AURRE-BENJAMIN maila, B FINALA: O. Murua - M. Saralegi (Goierri) X. Arnaiz - U. Madina (Goierri) BENJAMIN maila, B FINALA: Ur - Alai - Oinatz (Legazpi) EƱaut - Ager - Aiert (Legazpi) ALEBIN maila, B FINALA: Egoitz - Urko

URTE BERRI ON 2022

Irudia