Gabon Kopa 2022 FINALETAKO EMAITZAK

Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketako finalak jokatu dira goizean zehar Ederrena pilotalekuan

Abenduaren 18an hasitako txapelketan Zumarraga, Legazpi, Ezkio eta Urretxuko 70 pilotari baino gehiagok hartu dute parte. Berriz ere frontoian elkartu eta pilotaren inguruan lagun berriak egiteko aukera izan dute gazteenek. Askorentzat frontoian zuriz aritzeko lehenengo aldia izan da eta urduritasun, emozio zein sentimenduz beteriko egunak izan dira.

Goizak final ikusgarri eta lehiatuak eman ditu, beti ere adiskidetasun giroan. Urretxuko txistulariak ere ez dira falta izan, pilotarien aurkezpenak doinu ederrez jantziz.

Bestalde, Gabon Kopako Saski Bereziko zozketan 7702 zenbakia saritua izan da, saskia Etxarri Aranatzera joan delarik Jose Mari Igoaren besapean. On egin!!

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu urte osoan zehar pilota eskola laguntzen duten erakunde, babesle, komunikabide, guraso eta norbanako guztiei.

Horra partiduetako emaitzak:

  • AURRE-BENJAMIN maila, B FINALA:
    • 12 O. Murua - M. Saralegi (Goierri)
    • 16 X. Arnaiz - U. Madina (Goierri)
  • BENJAMIN maila, B FINALA:
    • 01 Ur - Alai - Oinatz (Legazpi)
    • 16 Eñaut - Ager - Aiert (Legazpi)
  • ALEBIN maila, B FINALA:
    • 05 Egoitz - Oñatz (Legazpi)
    • 16 Suhar - Marko (Legazpi)
  • AURRE-BENJAMIN maila, A FINALA:
    • 16 Erostarbe - Reta (Beloki)
    • 11 Ormaetxea - Andueza (Beloki)
  • BENJAMIN maila, A FINALA:
    • 16 P. Mendizabal - M. Cruz (Goierri)
    • 14 O. Chefrad - O. Asurabarrena (Goierri)
  • ALEBIN maila, A FINALA:
    • 09 E. Mantecon - O. Mendizabal (Ezkio)
    • 16 A. Garmendia - E. Abarrategi (Goierri)
  • JUBENIL maila, A FINALA:
    • 09 Gorostidi - O. Plazaola (Zazpi Iturri)
    • 22 Etxaniz - J. Izagirre (Azkoiti-Tolosa)
Partiduak ikusgai izango dira Urola Telebistan datozen egunetan.

Horra goizeko hainbat irudi:


































Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka