Gabon Kopa 2022, FINALAK


Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa azken fasera iritsi da. Abenduaren 18an hasi eta 30era arte luzatu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztuta geratu dira dagoeneko.

Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola eta Urretxuko Goierri Pilota Eskolako Aurre-benjamin, Benjamin eta Alebin mailatako pilotariez gain, txikitan Goierrin hasi ziren eta gaur egun pilota ibilbidea beste klubetan garatzen ari diren Jubenil mailako herriko pilotariek ere parte hartu dute aurtengo Gabon Kopan. Guztira 70 pilotaritik gora.

Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 8, larunbatan jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:30tatik aurrera eta ondoren adierazten den ordenean:
  • AURRE-BENJAMIN maila, B FINALA:
    • O. Murua - M. Saralegi (Goierri)
    • X. Arnaiz - U. Madina (Goierri)
  • BENJAMIN maila, B FINALA:
    • Ur - Alai - Oinatz (Legazpi)
    • Eñaut - Ager - Aiert (Legazpi)
  • ALEBIN maila, B FINALA:
    • Egoitz - Urko (Legazpi)
    • Oñatz - Suhar - Marko (Legazpi)
  • AURRE-BENJAMIN maila, A FINALA:
    • Erostarbe - Reta (Beloki)
    • Ormaetxea - Ruiz (Beloki)
  • BENJAMIN maila, A FINALA:
    • P. Mendizabal - M. Cruz (Goierri)
    • O. Chefrad - O. Asurabarrena (Goierri)
  • ALEBIN maila, A FINALA:
    • Mantecon - O. Mendizabal (Ezkio)
    • A. Garmendia - E. Abarrategi (Goierri)
  • JUBENIL maila, A FINALA:
    • Gorostidi - O. Plazaola (Zazpi Iturri)
    • Etxaniz - J. Izagirre (Azkoiti-Tolosa)
Partidu guztiak amaitutakoan sari banaketari ekingo zaio.

Goierri Pilota Eskolatik gonbidapena luzatu nahi diegu pilotazale eta herritarrei Ederrena frontoira gerturatu daitezen herriko pilotari gazteak ezagutu eta pilotaz gozatzera.

Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020