Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2024

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -1go fasea

Irudia
Abian da  Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BINAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan  Gipuzkoako 350 neska-mutilek parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. 1go fasea  Urtarrilaren 12an hasi eta Otsailaren 11an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  hamabi ordezkari  izango ditu 6 bikote/taldetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -37 taldek parte hartuko dute 7 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Ekhi-Teo-Ganix), LAPKE, EPLE, ALDE ZAHARRA, ZIOTZA, KUKU. D multzoa:   GOIERRI 1  (Ibai-Hodei), TOLOSA, KUKU, ARKIRUN, AÑORGA. INFANTILAK 3. Maila : -18 taldek parte hartuko dute 3 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Amets-Ander), GAZTELEKU, OIARPE, ALDE ZAHARRA, ABANTZU, SORALU

ZIZUR NAGUSIKO 4 1/2 Txapelketa

Irudia
Abian da  ZIZUR NAGUSIKO XXVIII. 4 1/2 Txapelketa  eta  GOIERRI Pilota Elkartea k ordezkaritza du  Benjamin/Umeak maila n. Ardoi Pilota Elkartea k antolatuta, Euskal Herriko pilotariek parte hartzeaz gain, Errioxa, Zaragoza edota Bartzelonako ordezkariek parte hartzen dute ere. Lehiaketa kanporaketa formatoan jokatzen da eta Urtarrilak 14an hasi eta finalak Martxoak 9an jokatuko dira. Ondoren, kanporaketa desberdinen egutegia: Urtarrilak 14, igandea:  Goizeko 10:15etan. GOIERRI - ARKUPE (Lesaka) ( 16 -14) Info+       Ardoi Pilota Elkartea   https://www.facebook.com/people/Ardoi-Pilota-Elkartea/100071919038879/