Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2023

2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2023-2024 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia irailaren 25eko astean hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2012 urtean jaioak) eta Infantil (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariak federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta tramiteak Goierrik berak bideratuko

SAN JOAN TXIKI txapelketa, FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN TXIKI Txapelketa  ospatu da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztu dira. Ekainak 17, larunbatean  txapelketako  FINALAk  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:30etan  hasiko da ondorengo partiduekin: B Finalak Aurre-Benjaminak, binaka 16 ANDUEZA - ARNAIZ 15 ALVES - AMENABAR Benjaminak, banaka  7  CHEFRAD 16 LARRAÑAGA Alebinak, binaka 12 ALVAREZ - ARTETA 16 ABARRATEGI anaiak FINAL NAGUSIAK Aurre-Benjaminak, binaka 16 MURUA - ASURABARRENA 13 MADINA - TELLERIA Benjaminak, banaka  2  CRUZ 16 MENDIZABAL Alebinak, binaka 15 GARMENDIA - LORENTE 16 URRETABIZKAIA - PEREZ Infantilak, binaka 18 MENDIZABAL - GARMENDIA 11  JUARISTI-ALBERDI (Azkoitia)   Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko bazkaria ospatuko dugu fi

LIZARRAko Txapelketa, eskuz binaka

Irudia
Abian da  LIZARRAko XVIII. Txapelketa  eskuz binaka modalitatean eta  GOIERRI Pilota Elkartea k ordezkaritza hirukoitza du Benjamin eta  Infantil maila tan. San Miguel Pilota Elkartea k antolatua, Euskal Herriko pilotariek parte hartzeaz gain, Errioxa edota Bartzelonako ordezkariek parte hartzen dute ere. Kanporaketa formatuan, partiduak Remontival frontoian jokatuko dira. Ondoren, kanporaketa desberdinen egutegia: Ekainak 3, larunbata:  Arratsaldeko 16:00tan hasita, 6. partidua. INFANTIL maila: GOIERRI - LAGUNAK (Barañain) (9- 18 ) Ekainak 4, igandea: Goizeko 9:30etan hasita, 3. partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 1 - OBERENA+UMORE ONA (Iruñea+Goizueta) ( 18 -17)   Ekainak 11, igandea:  Goizeko 9:30etan hasita, 1go partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 2 - BARBERITO (Errioxa) (9- 18 ) Uztailak 2, igandea:  Goizeko 9:30etan hasita, 2. partidua. BENJAMIN maila: GOIERRI 1 - ERREKA (Doneztebe) (12- 18 ) -Info + : San Miguel Pilota Elkartea   https://www.facebook.com/people/Club-de-Pelota-San-

XX. SAN JOAN Txapelketa

Irudia
Urtero legez, San Joan Txapelketa berriz ere Urretxuko Ederrena pilotalekura itzuliko da datorren asteazkenetik aurrera. Afizionatu mailako pilotari onenez gozatzeko aukera ederra izango dute Urretxu-Zumarragako zein Euskal Herri osoko pilotazaleek. Aurten, zuzendaritza berriarekin batera beste hainbat aldaketa egin nahi izan ditugu antolakuntzako kideok. Alde batetik, partidak larunbat goizetatik asteazken arratsaldeetara pasatzeko erabakia hartu dugu. Erabaki honen arrazoi nagusienetako bat, pilotariek asteburuetan dituzten txapelketa kopurua izan da. Gainera, txapelketa egonkor bat sortzea da gure helburua eta ezinbestekoa da egun dauden pilotari sendoenak gurean izatea. Bestetik, ikusle kopurua handitzeko aukera bezala ere ikusi dugu. Hori dela eta, maiatzaren 10etik hasita, asteazkenero, arratsaldeko 7etan , final laurdenak zein finalerdiak jokatuko dira. Finala San Joan bezperan izango da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:30etan hasita. Pilotariei dagokienez, aurten, bi modalita