Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2021

Bankoa-DV PILOTA TXAPELKETA URRETXUn

Irudia
Larunbata honetan, urriak 16, afizionatu mailako XXX. Bankoa-DV Txapelketa -ko esku pilota jardunaldi interesgarri berri bat izango da Urretxun. Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian:    -1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Perurena-Lazkoz bikotea izango da eta bestetik Aranbarri-PeƱalver bikotea.    -2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Alberdi-Arbizu bikotea, Olaetxea-Odriozola bikotearen aurka lehiatuko da. Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5:30tan hasiko da, esan bezala larunbata honetan. Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako punta puntako pilota norgehiagoka interesgarrietaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.