Bankoa-DV PILOTA TXAPELKETA URRETXUn

Larunbata honetan, urriak 16, afizionatu mailako XXX. Bankoa-DV Txapelketa-ko esku pilota jardunaldi interesgarri berri bat izango da Urretxun.

Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian:

   -1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Perurena-Lazkoz bikotea izango da eta bestetik Aranbarri-Peñalver bikotea.

   -2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Alberdi-Arbizu bikotea, Olaetxea-Odriozola bikotearen aurka lehiatuko da.

Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5:30tan hasiko da, esan bezala larunbata honetan.

Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako punta puntako pilota norgehiagoka interesgarrietaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.


Blog honetako argitalpen ezagunak

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Gabon Kopa 2020 FINALETAKO EMAITZAK