Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2020

Amaitu da 2019-2020 denboraldia

Irudia
Aurtengo denboraldian Goierri Pilota Eskolan Urretxu eta Zumarragako hirurogei bat neska mutilek parte hartu dute kategoria desberdinetan.  Bakoitzak bere mailan, txapelketa desberdinetan parte hartu dute Goierriko pilotariek; bertako Gabon Kopa eta Ezkioko txapelketa, Gipuzkoako Federazioak antolatutako herrialde mailako txapelketa desberdinak edota beste herrialde batzuetan jokatutakoak, Sopela, Lizarra, Malerreka edota Baztangoak.  Udaberrian koronabirusaren eraginez bizi izan dugun egoeragatik, pilota jarduera ere bat-batean geratu behar izan da. Ezin izan da entrenatu eta abian zeuden edota hastekoak ziren hainbat txapelketa ere bertan behera geratu dira. Hala nola, Ezkio, Legazpi eta Zumarragakoak, Gipuzkoako Errendimendu eta Udaberri txapelketak edota Baztan, Leintz-Gatzaga, Zaramaga eta Zizurrekoak. Egun hauetan, ohiko Urretxuko San Juan Txapelketako final partiduez gozatzen arituko ginateke, baina aurtengoan ezinezkoa izan da. Urtearen barruan beste data batzuetan ospatzeko a