Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa 2020 Pilota Txapelketa azken fasera iristear dago. Abenduaren 21an hasi eta gaur amaitu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztu dira dagoeneko. Txapelketan Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola, Urretxuko Goierri Elkartea eta Altsasu, Azkoiti, Azpeiti, Bergara eta Elgoibarreko 105 pilotariek parte hartu dute Prebenjamin, Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete mailatan. Txapelketak ATA Harategia-Urdaitegia, Aluminios ALEMAN, Talleres Mecánicos TELLERIA eta Urretxuko Udalaren babesa izan du eta bertatik eskerrak helarazi nahi dizkiegu eskeinitako laguntzagatik. Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 5, igandean j okatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00 tatik aurrera eta ondoren adierazten dizuegun ordenean: PREBENJAMIN maila, B FINALA: Teo Alvarez - Beñat Etxeberria (Goierri) Hodei G...