Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 1go FASEA, 1. JARDUNALDIA.

Aste honetan Goierri pilota eskolak denboraldi berriari hasiera emango dio Gipuzkoako Kadete mailako eskuz binakako txapelketarekin.

Ostiral honetan eta arratsaldeko 7:30tan, Urretxuko Ederrena frontoian GOIERRI eta OIARPE (Oiartzun) arteko norgehiagoka jokatuko da. Goierriko bikotea Armaolea eta Plazaolak osatuko dute eta estreineko partidua izango dute denboraldi berri honetan.


Bestalde, gogoratu pilota eskolarako izen ematea internet bidez egin beharra dagoela eta epea zabalik dagoela iraila amaiera arte. Informazio gehiago:

https://goierripilota.blogspot.com/2020/06/2020-2021-denboraldirako-izen-ematea.html



Blog honetako argitalpen ezagunak

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

GABON KOPA 2025

Gabon Kopa 2020 KADETEAK, 1go Faseko emaitzak