Ezkioko Txapelketa Eskuz Binaka, Benjaminak. MARTXOAK 2.

Datorren astelehenean, martxoak 2, eta arratsaldeko 5:00etatik aurrera, Ezkioko pilotalekuan Ezkioko Eskuz Binakako Txapelketa Benjamin mailako pilota partiduak jokatuko dira, EZKIO, LEGAZPI, BELOKI eta GOIERRIko pilotarien artean.
Guztira 12 bikote arituko dira ligaxka modalitatean, final laurdenetara igarotzeko ahaleginean.
Partiduak pilota goxoarekin jokatuko dira eta zalantzarik gabe txapelketako bereizgarria eskuin paretadun frontoiarena izango da. Ea zer moduz moldatzen diren gure gaztetxoak!





Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa