Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 2. FASEA, 1go JARDUNALDIA.

Ostiral honetan, otsailak 14, eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu Txapelketako Infantilak-1go maila 2.FASEko 1go jardunaldiko pilota partidua jokatuko da GOIERRI eta ILUNPEren artean.

Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Azpeitiko Ilunpe taldetik Sarasua eta Larrañaga.

GOIERRIko bikotea 2.FASEko HB Multzoan dago HERNANI, GAZTELEKU, LAGUNAK eta ILUNPEko ordezkariekin batera.

Aurrez eta 6:45tan hasita erakusketa partidua izango dugu Goierri Pilota Eskolako Alebin mailako pilotari gazteek osaturiko bikoteen artean.

Info+:

EMAITZA:
    Goierri  IBARLUZEA-BABARRO    18
    Ilunpe   SARASUA-LARRAÑAGA   5



Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020