Gipuzkoa Errendimendu Txapelketa Eskuz Binaka Infantilak. 4. JARDUNALDIA

Ostiral honetan, urtarrilak 31, eta arratsaldeko 6:30etatik aurrera, Alegiko pilotalekuan Gipuzkoako Eskuz Binaka Errendimendu Txapelketako Infantilak-1go maila 4. jardunaldiko pilota partidua jokatuko da INTXURRE eta GOIERRIren artean.

Goierri Pilota Eskolatik Oier Ibarluzea eta Unax Babarro arituko dira eta Alegiko Intxurre taldetik A. Ruiz eta H. Murua.

GOIERRIko bikotea F Multzoan dago LEGAZPI, AZKOITIA, LAPKE eta INTXURREko ordezkariekin batera.

Ibarluzea-Babarro bikoteak aurreko hiru jardunaldietako partiduak irabazi zituzten.


EMAITZA:
    RUIZ-MURUA                     10
    IBARLUZEA-BABARRO    18



Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka