Gabon Kopa 2020 FINALAK


Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa 2020 Pilota Txapelketa azken fasera iristear dago. Abenduaren 21an hasi eta gaur amaitu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztu dira dagoeneko.

Txapelketan Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola, Urretxuko Goierri Elkartea eta Altsasu, Azkoiti, Azpeiti, Bergara eta Elgoibarreko 105 pilotariek parte hartu dute Prebenjamin, Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete mailatan.

Txapelketak ATA Harategia-Urdaitegia, Aluminios ALEMAN, Talleres Mecánicos TELLERIA eta Urretxuko Udalaren babesa izan du eta bertatik eskerrak helarazi nahi dizkiegu eskeinitako laguntzagatik.

Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 5, igandean jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera eta ondoren adierazten dizuegun ordenean:
  • PREBENJAMIN maila, B FINALA:
    • Teo Alvarez - Beñat Etxeberria (Goierri)
    • Hodei Gorostidi - Ibai Gorostidi (Goierri)
  • BENJAMIN maila, B FINALA:
    • Iker Del Rio - Urko Irastorza (Legazpi)
    • Unax Larrañaga - Ekaitz Guridi (Goierri)
  • ALEBIN maila, B FINALA:
    • Luken Larraioz - Jon Zaldua (Goierri)
    • Oier Luki - Txomin San Juan (Goierri)
  • INFANTIL maila, B FINALA:
    • Danel Aizpurua - Oier Alzelai (Legazpi)
    • Telmo Ugarte - Markel Arrizabalaga (Legazpi)

  • PREBENJAMIN maila, A FINALA:
    • Abraham Etxeberria - Nuñez (Beloki)
    • Ager Goikoetxea - Eñaut Alonso (Legazpi)
  • BENJAMIN maila, A FINALA:
    • Telmo Etxeberria - Oinatz Idiakez (Goierri)
    • Aiur Ibañez - Aratz Garmendia (Goierri)
  • ALEBIN maila, A FINALA:
    • Beñat Perez - Beñat Jauregi - Ibai Garmendia (Legazpi)
    • Oinatz Aramendi - Ander Plazaola (Goierri)
  • INFANTIL maila, A FINALA:
    • Unax Babarro - Aimar Igoa (Goierri-Altsasu)
    • Oier Ibarluzea - Julen Zabaleta (Goierri)
  • KADETE maila, A FINALA:
    • Mikel Aranbarri - Oier Plazaola (Azkoitia-Goierri)
    • Iker Etxaniz - Joanes Izagirre (Bergara-Goierri)
Partidu guztiak amaitutakoan sari banaketari ekingo zaio.

Goizean zehar ere Saski Berezi baten zozketa egingo da.

Goierri Pilota Eskolatik gonbidapena luzatu nahi diogu pilotazale orori Ederrena frontoira gerturatu daitezen herriko pilotari gazteak ezagutu eta pilotaz gozatzera.

Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html


Blog honetako argitalpen ezagunak

Agiñako San Martin jaietako pilota jaialdia. Azaroak 13, igandea.

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK Azken fasea

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK 1go fasea