Azken orduko aldaketak larunbata honetako Bankoa-DV Pilota Txapelketako jardunaldian

Larunbata honetan Urretxuko Ederrena pilotalekuan ospatuko den afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko pilota jaialdian azken orduko aldaketak izan dira, berriki erabaki diren elkartze eta mugikortasun murrizketak direla eta.

Batetik, pilota partiduak publikorik gabe jokatuko dira eta bestetik pilotari aldaketak izango dira aipatutako mugikortasun mugak direla eta.

Norgehiagoka berriak ondorengoak izango dira:
  • 1go partidua Etorkizun Mailakoa, Hormaetxe-Garcia bikotea Lizeaga-Elizegiren aurka.
  • 2. partidua Nagusi Mailakoa, Karregal-Uranga bikotea Sentar-Ibarlozaren aurka.

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -2. eta Azken Faseak