Afizionatu mailako Bankoa-DV Pilota Txapelketako norgehiagokak Urretxun

Larunbata honetan, urriak 24, afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko esku pilota jardunaldi interesgarria izango da Urretxun.

Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian:
  • 1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Hormaetxe-Ibañez bikotea izango da eta bestetik Lizeaga-Elosegi bikotea.
  • 2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Mata-Arbizu bikotea, Garcia-A.Elizegi bikotearen aurka lehiatuko da.

Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da, esan bezala larunbata honetan.

Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako pilota norgehiagoketaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka