Baztango Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka. MARTXOAK 7-8.

Asteburu honetan, GOIERRI Pilota Eskolako ordezkariek hiru pilota partidu jokatuko dituzte Baztango Udaberri XXX. Txapelketan Eskuz Binaka modalitatean.

Larunbatan, martxoak 7, eta arratsaldeko 3:30etatik aurrera, Oronozeko pilotalekuan:
  • 2. partidua, Benjamin maila: Goierri Pilota Eskolatik Aiur Ibañez eta Oinatz Idiakez arituko dira eta Elizondoko taldetik Larraioz eta Saratea.
Larunbatan ere eta arratsaldeko 5:00etan hasita, Iruritako pilotalekuan:
  • 6. partidua, Alebin maila: Goierri Pilota Eskolatik Luken Larraioz eta Ander Plazaola arituko dira eta Lazkaoko taldetik Landa eta Landa.
Igandean, martxoak 8, eta goizeko 10:00etatik aurrera, Amaiurreko pilotalekuan:
  • 6. partidua, Kadete maila: Goierri Pilota Eskolatik Beñat Leunda eta Oier Plazaola arituko dira eta Irurtzungo taldetik Imaz eta Ramiro.

Info+: http://www.baztan.eus/txaruta-pilota-elkartea/

******************************
EMAITZAK:
  • Benjamin maila:
    Goierri      IBAÑEZ-IDIAKEZ              8
    Elizondo   LARRAIOZ-SARATEA    18
  • Alebin maila:
    Goierri      LARRAIOZ-PLAZAOLA    10
    Lazkao     LANDA-LANDA                 18
  • Kadete maila:
    Goierri       LEUNDA-PLAZAOLA      18
    Irurtzun     IMAZ-RAMIRO                  7


Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka