Entrenamendu saioak eta pilota txapelketak bertan behera.

Gaurko egunean Euskal Herriko erakunde desberdinek hezkuntza zein kirol mailan hartutako erabakiak kontutan izanda, hezkuntza zentroen itxiera eta kirol federatu guztien ekitaldi eta entrenamenduak etetea, Goierriko Pilota Eskolak entrenamendu saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Era berean hainbat txapelketa bertan behera geratu direnaren jakinarazpena jaso dugu:

  • Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako txapelketa guztiak, Baztango Udaberri Txapelketa edota Legazpiko Txapelketa.
Azkenik, Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekua ixtea erabaki duela jakinarazi nahi dizuegu ere.

Aldaketak zein berri gehiago dauden neurrian jakinarazten joango gara. Ongi izan.



Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka