GABON KOPA 2023


Goierri Pilota Elkarteak antolatutako GABON KOPA 2023 Txapelketa aurkezten dizuegu ondoren.
Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariek parte hartuko dute txapelketan. Era berean, Arbizu, Azkoitia eta Aretxabaletako bikote banari gonbitea luzatu zaie ere Gabon Kopan parte hartzeko. Horretaz gain, hastapenak Goierrin egindako Nagusi mailako bi bikotek parte hartuko dute ere.

Guztira 112 pilotarik parte hartuko dute 55 bikoteetan antolatuta. Orotara 131 pilota partidu jokatuko dira.

Txapelketak lehen fase bat izango du, taldekako partidu bakarreko ligaxka formatuan. Sailkatuek bigarren fasea jokatuko dute formatu berean. Azkenik finalak jokatuko dira.

Txapelketa abenduaren 16an hasiko da eta Finalak 2023ko urtarrilaren 7an jokatuko dira.

Ondoren, taldeen antolaketa eta egutegia:
  • 1go FASEA:
    • Abenduak 16, ostirala
      • 17:30 Txokoa: Benjamin A Taldea
      • 18:00 Frontisa: Infantil A1-A3
    • Abenduak 17, larunbata
      • 11:00 Frontisa: Infantil A2-A4
      • 16:30 Txokoa: Benjamin B+C Taldeak
      • 16:30 Frontisa: Alebin A Taldea
    • Abenduak 18, igandea
      • 10:30 Txokoa: Aurre-Benjamin B+D Taldeak
      • 10:30 Frontisa: Aurre-Benjamin D+C Taldeak
    • Abenduak 19, astelehena
      • 19:30 Frontisa: Infantil A1-A2
    • Abenduak 20, asteartea
      • 18:30 Frontisa: Infantil A3-A4
    • Abenduak 26, astelehena
      • 10:00 Frontisa: Alebin C Taldea
      • 16:30 Txokoa: Aurre-Benjamin A Taldea
      • 16:30 Frontisa: Alebin B taldea
    • Abenduak 27, asteartea
      • 11:00 Frontisa: Infantil A1-A4 / A2-A3
      • 16:30 Frontisa: Alebin D Taldea
  • 2. FASEA:
    • Abenduak 27, asteartea
      • 16:30 Txokoa: 2. Faseko Aurre-Benjamin A+B Taldeak
    • Abenduak 28, asteazkena
      • 16:00 Frontisa (*): 2. Faseko Benjamin A+B Taldeak
      • 17:15 Frontisa (*): 2. Faseko Alebin A+B Taldeak
  • Urtarrilak 7, larunbatan maila guztietako FINALAK jokatuko dira Ederrenan goizeko 10:00etatik aurrera.
(*) Eguneratua

Txapelketako informazioa, emaitzak eta sailkatutako bikoteak, eguneratuz joango gara goierripilota.blogspot.com web orrian.


Goierri Pilota Eskolatik gonbidapena luzatu nahi diogu pilotazale orori Ederrenara gerturatu, herriko pilotari gazteak ezagutu eta pilotaz gozatzera.







Blog honetako argitalpen ezagunak

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -2. eta Azken Faseak

Legazpiko Txapelketako Finalak