GABON KOPA 2023, FINALAK


Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa azken fasera iritsi da. Abenduaren 16an hasi eta 28ra arte luzatu diren sailkatze jardunaldi desberdinak jokatu eta gero, maila desberdinetako finalak zehaztuta geratu dira dagoeneko.

Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariez gain, Arbizu, Azkoitia eta Aretxabaletako bikote banak parte hartu dute aurtengo Gabon kopan. Bestalde, hastapenak Goierrin egindako Nagusi mailako bi bikotek parte hartuko dute ere azken jardunaldian.
Guztira 112 pilotari 55 bikoteetan antolatuta eta orotara 131 pilota partidu jokatuko dira edizio honetan.

Maila guztietako FINALAK Urtarrilak 7, larunbatean jokatuko dira Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00etatik aurrera eta ondoren adierazten den ordenan:
  • B Finalak:
    • Aurre-Benjamin maila
      • 14 U. Madina - J. Altzelai  (Goierri)
      • 16 A. Andueza - A. Telleria - X. Arnaiz  (Goierri)
    • Benjamin maila
      • 12 Xuhar - Ibai   (Legazpi)
      • 16 Markel - Ur   (Legazpi)
    • Alebin maila
      • 16 Aiert - Aimar   (Legazpi)
      • 12 A. Enrique - G. Ruiz   (Goierri)
  • FINAL NAGUSIAK:
    • AURRE-BENJAMIN maila
      • 15 O. Murua - P. Zufiaurre  (Goierri)
      • 16 Mattin - Aratz   (Arbizu)
    • BENJAMIN maila
      • 16 P. Mendizabal - O. Asurabarrena  (Goierri)
      • 14 M. Cruz - O. Chefrad   (Goierri)
    • ALEBIN maila
      • 16 Ager  - Eñaut   (Legazpi)
      • 15 M. Gorjon - J. Mendizabal  (Beloki)
    • INFANTIL maila
      • 16 O. Juaristi - P. Alkorta  (Azkoitia)
      • 13 M. Alarcia - E. Ibabe   (Aretxabaleta)
    • SENIOR maila
      • 10 B. Leunda - O. Plazaola
      • 16 J. Armaolea - M. Leonet
Partidu guztiak amaitutakoan sari banaketari ekingo zaio.

Goierri Pilota Eskolatik gonbidapena luzatu nahi diegu pilotazale eta herritarrei Ederrena frontoira gerturatu daitezen herriko pilotari gazteak ezagutu eta pilotaz gozatzera.

---------------------------------------------

Ederra joan da gaurko goiza frontoian, giro onean, partidu lehiatuekin eta harmailak lepo.
Aprobetxatu nahi genuke eskerrak emateko aurtengo Gabon Kopan laguntza eta babesa eman digun orori, Urretxuko Udala eta Kirol Saila, Ederrena Taberna, ATA Harategia eta Urretxuko Txistulariak. Esker berezia Goierri Pilota Eskolako gurasoei beren laguntza eta partehartzearengatik. Eta azkenik zorionak Ezkio, Legazpi, Beloki, Arbizu, Aretxabaleta, Azkoitia eta Goierriko pilotariei erakutsitako kiroltasun apartarengatik. Lehiaz haratago, espero dugu lagun berriak egin eta pilotarako zaletasuna indartu izana. Bejondeizuela!!

Goierri Pilota Elkartea

---------------------------------------------
-Saskien zozketa:
  • 1go saria: 604
  • 2. saria: 429
    • Babesleak: ATA Harategia + Ederrena Taberna
---------------------------------------------
-Finaletako argazkiak
















































































 


Blog honetako argitalpen ezagunak

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -2. eta Azken Faseak

GABON KOPA 2024

Gabon Kopa 2020