Gabon Kopa 2020 PREBENJAMINAK, 1go Faseko emaitzak


Gaurkoa emozioez beteriko goiza izan degu Ederrena pilotalekuan. Askok zuriz jokatzen zuten lehengo partiduak zituzten eta barne sentimenduak pil-pilean izan dira. Urduritasunak, irrifarrak, ezin eutsizko malkoak... pilotari gazteenek Goierri Garaiko herriotako beste pilotariak ezagutzeko aukera izan dute eta elkarrekin peloteoan eskuak berotzen ikusi ditugu partiduak hasi aurretik. Urduri ere guraso eta aiton amonak, goiza pilotari gazteak animatzen pasa dutelarik. Emaitzak emaitza gaurko hoberena frontoian izan degun giroa izan da zalantzarik gabe.

Gauzak horrela, txapelketak bere bidea jarraitu du. Horra gaur goizean jokatu diren PREBENJAMIN mailako 1go FASEko partiduen emaitzak:
  • A taldea:
  • B taldea:

  • C taldea:
  • D taldea:

2. fasera talde bakoitzeko bi bikote sailkatu dira.

Modu honetan geratu dira hurrengo kanporaketako taldeak:
  • Urtarrilak 2, osteguna:
    • PREBENJAMINAK 2. FASEA (2013-2012 urteetan jaioak).
    • Goizeko 10:00tatik aurrera, Ederrena Pilotalekuan.
    • A taldea:
      • T. Alvarez - B. Etxeberria (Goierri)
      • Etxeberria - Nuñez (Beloki)
      • Ekain - U. Beristain (Ezkio)
      • I. Aguado - L. Ruiz de Gordoa (Goierri)
    • B taldea:
      • A. Goikoetxea - E. Alonso (Legazpi)
      • O. Asurabarrena - P. Mendizabal (Goierri)
      • I. Gorostidi - H. Gorostidi (Goierri)
      • M. Abarrategi - I. Luki (Goierri)
Bihar astelehenean ALEBIN mailako 1go FASEA jokatuko da Ederrena pilotalekuan goizeko 10:00tatik aurrera. Informazio gehiago ondorengo loturan: https://goierripilota.blogspot.com/2019/12/gabon-kopa-2020.html

Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020