Asteburuan bi final jokatu dira
Gaur igandean Goierri Pilota Eskolako bi bikotek final bana jokatu dituzte.
Batetik, Goierriko Oier Ibarluzea eta Unax Babarrok Kurene Pilota Elkarteak antolatutako Sopelako I. Baserria Km0 Txapelketako Infantil mailako finala jokatu dute Otaegi (Ordizia) eta Sotil (Betelu) bikotearen aurka, 4-18 aurkako emaitzarekin.
Danel Elezkano Oier eta Unaxi sariak banatzen.
Bestetik, Goierriko Julen Armaolea eta Oier Plazaolak Txaruta Elkarteak antolatutako Baztango XXXVIII. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako Infantil mailako finala jokatu dute Andoaingo Goikoetxea eta Gaztañagaren aurka, 6-18 aurkako emaitzarekin.
Ladis Galartza Julen eta Oierri sariak banatzen.
Nabarmendu beharrekoa da Goierriko bi bikoteek erakutsitako maila bikaina aipatutako txapelketako kanporaketa desberdinetan. Zorionak eta segi aurrera!