Goierri Pilota Eskolako Santalutzi Saskia

Santalutzi eguneko pilota jaialdian Goierri Pilota Eskolako saskiaren zozketa burutu da.

Jaialdiko bigarren partidua hasi aurretik, Joseba Ezkurdia 2019ko lau t'erdiko txapeldunak jokoan zeuden txartel guztien artetik 1993 zenbakiduna hautatu du; kasualitatea, Urretxuko Ederrena frontoia berreraiki zen urtea hain zuzen ere.

Saritutako txartelaren jabea Joaquin Saez de Guinoa urretxuarra izan da eta beretzako beraz Santalutzitako pilota eskolako saski ederra. Zorionak!



Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu pilota eskolari laguntza eman dion orori eta zozketan parte hartu duten guztiei ere.

Milesker Goierri Pilota Eskolaren izenean!

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

GABON KOPA 2024

Baztango Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka. MARTXOAK 7-8.