SAN JOAN Txapelketa FINALAK
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den SAN JOAN Txapelketa ospatzen ari da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako finalak zehaztuko dira aste honetan, astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko diren azken kanporaketetan.
Txapelketako FINALAk ekainak 22, larunbatean jokatuko dira Urretxuko Ederrena frontoian Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia goizeko 10:30etan hasiko da.Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko bazkaria ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera.
Zatoz Ederrenara!!
______________________________
-B Finalak
- Aurre-Benjaminak, binaka
- MUJIKA-GUINEA 16 / 8 PLAZAOLA - PUEYO
- Benjaminak, banaka
- ZUFIAURRE 16 / 12 MURUA
- Alebinak, banaka
- CRUZ 16 / 13 ASURABARRENA
-FINAL NAGUSIAK
- Aurre-Benjaminak, binaka
- ALBIZU-ASURABARRENA 16 / 12 ZUBIA-TENA
- Benjaminak, banaka
- EROSTARBE 7 / 16 MADINA
- Alebinak, banaka
- MENDIZABAL 6 / 16 URRETABIZKAIA
- Infantilak, banaka
- TELLERIA 16 / 5 LIZARRALDE
- Infantilak, binaka
- MENDIZABAL-GARMENDIA (GOIERRI) 18 / 11 GOROSTIDI-GARAIKOETXEA (ZAZPI ITTURRI-INTXURRE)
_