Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -Azken fasea


Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BANAKA txapelketako lehen fasea amaituta, abiatzear da Azken Fasea.
  • Talde bakoitzeko ligila fasea amaituta, talde bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuak Gipuzkoako Txapelketa Nagusiko kanporaketa fasera pasako dira.
  • Beste guztiek Ekialde eta Mendebalde adarretan jarraituko dute Txapelketetako ibilbidea.
  • Modalitatea kanporaketarena da, hau da, irabaziz gero kanporaketa berriak jokatzeko aukera izango dute.
  • Maila eta adar guztietako Finalak abenduak 29-31 asteburuan izango dira.
Goierri Pilota-ren kasuan, gure ordezkariek ondorengo adarretan jokatuko dute Txapelketako Azken Fasea:
  • Alebinak 2. maila: Mendebaldea adarra. Emaitzak eta sailkapena
    • E. Arteta final hamaseirenetan (1/16) hasiko da, abenduak 1-3 asteburuan.
    • I. Gorostidi final zortzirenetan (1/8) hasiko da, abenduak 8-10 asteburuan.
  • Alebinak 1go maila: Ekialdea adarra. Emaitzak eta sailkapena
    • T. Alvarez, H. Gorostidi eta G. Urretabizkaia final zortzirenetan (1/8) hasiko dira, abenduak 8-10 asteburuan.
  • Infantilak 3. maila: Mendebaldea adarra. Emaitzak eta sailkapena
    • H. Lizarralde eta A. Perez final zortzirenetan (1/8) hasiko dira, abenduak 1-3 asteburuan.
  • Infantilak 2. maila: Mendebaldea adarra. Emaitzak eta sailkapena
    • O. Mendizabal final hamaseirenetan (1/16) hasiko da, abenduak 1-3 asteburuan.
  • Infantilak 1go maila: Gipuzkoa adar nagusia. Emaitzak eta sailkapena
    • A. Garmendia final zortzirenetan (1/8) hasiko da, abenduak 1-3 asteburuan.
Animoak guztioi azken txanpa honetarako. Eta ez ahaztu, ondo pasa!!
_____________________________________

Azken txanpara iritsi da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa ESKUZ BANAKA modalitatean.
Goierri Pilota Elkarteak bederatzi ordezkari izan ditu 2.urteko Alebin eta Infantil mailatan eta txapelketa urrian abiatu zenetik, astez aste, Gipuzkoako pilotari desberdinak ezagutu eta frontoi berriak bisitatzeko aukera izan dute.

Asteburu honetan txapelketako maila eta adar bakoitzeko FINALAK jokatuko dira Gipuzkoako frontoi desberdinetan eta GOIERRI PILOTA ELKARTEAk ordezkaritza izango du ALEBIN Mailako MENDEBALDEA adarreko FINALAn.
Gainera, Ederrena frontoia Gipuzkoako Finaletako egoitza izango da ere eta bi final jasoko ditu:
  • ABENDUAK 30 Larunbata, goizeko 11:00etan. Urretxuko EDERRENA frontoia:
    • 1go partidua: Alebin 2. maila Mendebaldea FINALA
      • GOIERRI - ILUNPE
    • 2. partidua: Infantil 1go maila Mendebaldea FINALA
      • LAPKE - LAPKE
Larunbateko pilota jaialdira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ondo izan!


........................................................

  • Abenduak 1-3 asteburuko kartelera:
  • Abenduak 8-10 asteburuko kartelera:
  • Abenduak 14-17 asteburuko kartelera:
  • Abenduak 22-24 asteburuko kartelera:
  • Abenduak 30 larunbateko kartelera:








Blog honetako argitalpen ezagunak

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

Gabon Kopa 2020